facebook instagram youtube
  • Sagar konpota

    Sagarrak onura asko ditu gure osasunerako. Bitamina eta mineralez gain, pektina ugari duenez, hesteetako igarobidea errazten du, antioxidatzaile naturala ere bada eta kaloria gutxi ditu.

    Gure inguruan sagar mota ugari ditugu eta etxean konpota egitea ere ohikoa da. Konpota askari zein hamaiketako edo zereal eta jogurt zein kefirrarekin jateko ere aproposa da eta sukaldean plater ausartagoak egiteko ohitura duzuenentzat baita sagar saltsa egiteko oinarria ere.

    Inguruko sagarrak ahituta daudenerako edo sukaldatzeko denboraz larri zabiltzanetarako, hemendik aurrera KONPOTA EKOLOGIKO egina ere eskuratu ahal izango duzue gurean.