facebook instagram youtube
  • Glutenik gabeko La Panacea ogiak

    La Panaceako kideek Iruñean eginiko glutenik gabeko ogi ekologikoak eskuratu ahal izango dituzue Laboren hemendik aurrera. Honakoak ditugu aukeran: artoarena, gari beltzarena, haziduna, kinoarena eta artatxiki eta patsaduna. Bi formatutan egiten dituzte 400gr-tan zein 900gr-tan.

    Nork dio glutena jan ezin dugunok ez dugula kalitatezko ogi goxoen artean aukeratzerik? Zatozte eskaintza ezagutzera eta egin zuen enkarguak!! Eskariak ostiralera bitartean jasoko ditugu eta asteartetan ekarriko dizkigute. Lehen asteetan denetatik ale bana ekarriko dugu probatu ditzazuen Dendarako baina gure ideia enkarguekin funtzionatzea da, beraz, interesa baduzue, egin zuen eskaera ohiko bideetatik (Dendan jakinaraziz edo laborezain@laboreoarso.eus helbidera idatzita).