facebook instagram youtube
  • Ardoen deskribapenak

    /

    Akaso ardoa erosteko asmoz hurbiltzen zara Laboreko Ardoen Txokora eta ez duzu jakiten zein aukeratu ezta? Bada, Eguberri hauetan zuen otorduetan kalitatezko ardo natural eta ekologikoez gozatzeko gure ardoen txokotik […]

    Eguberrietan ere irizpideekin kontsumitu

    /

    Urtero bezala, aurten ere Eguberrietan irizpideekin kontsumitu eta bestelako opariak eskura ditzazuen, Oparien Txokoa antolatu dugu. Aurten herriko sortzaile eta artisauei eman diegu lehentasuna, beste plaza bat gehiago eskainiz haien […]

    Urmendiren hornidura martxan

    /

    Dagoeneko Urmendiren hornidura bertako ekoizle txikien elikagaiekin hornitzen hasi gara. Guztia antolatu eta koordinatzeak lanak ematen dizkigu baina ari diogu neurria hartzen. Esan digutenez, haurren zein haur-eskolako langileen artean oso […]

    Ardo dastaketa giro onean

    /

    Azaroaren amaieran ardo biodinamiko eta naturalen dastaketa izan genuen Laboreko sukaldean. Bertan Biba Ardoak kooperatibako kide diren euskal-mahastizain ardogileak hobeto ezagutzeko aukera izan genuen eta baita haien uzta berria dastatzekoa […]

    Euskal Herriko esneki onenak Laboren salgai

    /

    Azaroaren 3tik 5era ospatu zen Esneki, Euskal Herriko gazta eta esnekien azoka berezia. Bertan Euskal Herriko gazta mota guztien lehiaketa egin zen. Bertan Larretaren behi-gazta freskoak eta TxikiƱenako ahuntz-gazta kremak […]

    Jangela kolektiboak hornitzen

    /

    Egungo kontsumo eredua irauliko badugu, ezinbestekoa da jangela kolektiboak gertuko elikagai osasuntsuekin hornitzea. Bada, gaur pozez iragartzeko moduan gaude Oiartzungo Urmendi Haur Eskolak egin duela urratsa bertako ekoizle txikien ekoizpen […]

    Biba Ardoak proiektuaren aurkezpen eta dastaketa azaroaren 24an

    /

    Euskal Herriaren luze zabaleko 37 mahastizain-ardogilek Biba Ardoak kooperatiba sortu dute haien ardo ekologikoak merkaturatu eta banatzeko. Eredu agroindustrialean ari diren upategi konbentzionalen aurrean txikiak izanik indarrak eta baliabideak batzea […]

    Artilezko zapatila eta plantilak eskuragarri

    /

    Dagoeneko jaso ditugu aurtengo neguan hotzari aurre egiteko artilezko zapatila eta plantilak, bakoitzetik bi mota dituzue aukeran. Zabortegira bideratu beharrean Rakelek Euskal Herriko latxa artileari eta neumatikoei bigarren bizitza bat […]

    Txokolatezko egutegiak Seaskaren alde

    /

    Eguberriak hurbildu ahala urtero bezala Hendaiako Gure Ikastolako kide eta Laborezainek Baigorriko Laia Txokolategiak eginiko txokolatezko egutegiak ekarri dizkigute. Abenduko egun bakoitza goxatzeaz gain, Seaskari ekarpena egiteko modua duzue. Salneurria […]

    Duina ikerlanaren ondorioen Oarsoaldeko aurkezpena Laboren azaroaren 10ean 18:00etan

    /

    Biolur Elkarteak baratzezaintza ekologikoaren ekoizpen kostuen azterketa integrala eta objektiboa egin da sortutako ezagutza hau baliatuz ekoizleen egonkortasun eta duintasun ekonomiko eta soziala garatzeko. 2030.urterako Europar Batasuneko lurren %25a ekologikoa […]

    Kirol-profesionalaren ondoren zer? saioa mamitsua izan zen

    /

    Joan den asteko asteartean, eguraldia lagun, Labore kanpoko zelaian entzun genuen Mikel Astarloza eta Jon Belokiren arteko solasaldia. Ordu eta erdiko tartean hainbat gai aletu zituzten: bakoitzaren kirol-ibilbidea, kirol profesionala […]

    Hitzan Ioritz Mitxelenari elkarrizketa: “Herri batek bere burua elikatzeko gai izan behar luke”

    /

    Sekulako zortea dugu Laboren Elika gure ekoizlea izanda, gure saltokitik kilometro batera kokatuta dituzten baratzeetan landutako sekulako kalitatea duten barazki ekologikoak ekartzen baitizkigu egunero egunero. Gainera baloreak erabat partekatzen ditugu […]

    Alternatiben OiHartzuna

    /

    Alternatiben oi(h)artzuna entzun eta saretu dugu Oiartzunen, beste mundu eta bizimodu bat posible delako. Honako bideo honetan duzue egunaren laburpena: https://fb.watch/glZkIN3RuS/ Gaurko hazia, biharko uzta. Eskerrik asko Oiartzun!!

    Kirol profesionala eta gero, zer?

    /

    Aurten Oiartzungo Kirol-astea urriaren 24tik 29ra izango da eta azken urteetan egin dugun moduan, egitarauaren barruan, urriaren 25ean, asteartea, Laboren ekimena antolatu dugu. Aurreko ediziotan kirol-elikaduraren inguruan aritu izan gara […]

    Bizikletentzako aparkalekua

    /

    Hitz eman genizuen moduan dagoeneko badugu bizikletentzako aparkalekua. Erosketa txikiak modu jasangarrian egitea eskura duzue. Ingurumena zaintzeaz gain gasolina horren garesti dagoen garaiotan hausnartu beharko genuke gure garraio moduez, ez […]

    Udako ordutegia

    /

    Urtero bezala, aurten ere udako ordutegia eguneratu dugu. Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, denda goizez egongo da zabalik, 9:30tatik 13:30tara. Asteazkenetan, egun osoan, 9:30tatik 20:00tara. Larunbatetan, berriz, itxita.

    Labore? Azalpen txiki bat

    /

    Ekonomia sozial, solidario eta elkarlan bidezkoari buruzko I. topaketak izan ziren maiatzaren 10ean Orereta-Errenteriako Torrekua eraikinean.

    Bidaziren esperientzia ezagutuko dugu

    /

    Ekainaren 15ean, asteazkena, Bidazi-ren esperientzia ezagutuko dugu Orereta-Errenterian. 18:30ean elkartuko gara Mikelazulon.