facebook instagram youtube
  • Ogia egiten ikasteko tailerra

    Zein gustura egon ginen joan den astean Javier Beristainek gidatutako ogia egiten ikasteko tailerrean. Zuen artean sekulako interesa piztu zuen hitzorduak eta benetan gozatu genuen Javier, Malen eta Eñaut Laborezainek horrenbeste mimoz prestatutako saioan. Laboren salgai ditugun indar-irin eta zekale irinarekin zekale eta garidun ogiak elaboratu zituen eta baita gari eta sesamodun opiltxoak ere. Errezeta laster argitaratuko dugu webgunean.

    Etxean geurea egitearen plazeraz gozatzen jarraitzeko beste proposamen bat izan zen, ahalduntzen jarrai dezagun. Hartzidura motela darabil eta ama orearekin egin zituen. Saioaren amaieran dastaketa egiteaz gain, etxekoentzako ere ale batzuk eraman genituen. A zer nolako luxua!! Hemendik aurrera ogi artisaua beste begi batzuekin ikusi eta baloratuko dugu. Milesker bihotz-bihotzez familia!!