facebook instagram youtube
  • Puf liburuaren aurkezpena eta Laborezainon brindisa

    Abenduaren 19an sortzaile oiartzuarren azken uztaz gozatzeko aukera izan genuen. Alaia Martinek idatzi, Udane Ansak ilustratu eta 1545 argitaletxeak argitaratu duen Puf liburuaren aurkezpena izan baikenuen Laboren.

    Hitzordura proiektuko kide guztiak bertaratu ziren. A ze luxua dugun kultura ere 0km-koa eskuratu eta eskaintzeko aukera izateagatik!! Estreinekoz erabili genuen Paperezko Ametsen Txokoa kanpo-ekintza baterako eta auzolanean egongela goxo baten itxura eman genion hitzordurako.

    Benetan tresna beharrezkoa eta baliotsua iruditzen zaigu 1545 argitaletxearen proposamena, hausnarketarako, elkarrizketarako eta orohar kalitateko denbora partekatzeko gure ingurukoekin. Heldu zein haurrentzat egokia, familian, bikotean zein lagunartean bestelako hausnarketak partekatzeko bikaina!! Aurkezpena Bardea Etxaldeko hiru ardo zein baino zein hobeen dastaketarekin uztartu genuen. Izan ere, 1545 argitaletxeko kideak Bardea Etxaldearekin elkarlanean ibili dira Kikoren hainbat ardo liburuaren gaitegiarekin lotuta berretiketatu eta merkaturatzeko: antzinako teknika baliatuz elaboratutako Basoa ardo beltza, Mugeta urteko ardo beltza eta Katixa ardo txuria. Katixa izan zen bereziki bertaratutakoak gehien harritu zituena, %100 garnatxa txuria.

    Urtea agurtu eta borobiltzeko topa egin genuen bazkide eta bidelagun zaituztegun Laborezain guztiekin.

    Aurkezpenera etorri ziren guztiek eskuratu zuten liburua eta askok baita ardoak ere. Jakin salgai ditugula Dendan bai liburua eta baita ardoen packa ere. Eguberri hauetarako opari orijinala izan daitekeen binomioa hausnarketarako liburu eta ardo paregabeak! Baliatu aukera!!