facebook instagram youtube
  • Garbiñe Larrearekin neguko xarabea prestatzen

    Zeinen gustora egon ginen azaroaren hondarrean Garbiñe Larrearekin neguko xarabearen inguruko saioan. Hitzaldi gela txiki geratu zitzaigun. Gure osasunaren kudeaketarako tresna baliotsuak eman zizkigun. Azken urteetan sendabelarren inguruan egiten ari den dibulgazio lana benetan eskertzekoa da.

    Saiora etortzeko aukerarik izan ez bazenuen, idatzi iezaiguzu laborezain@laboreoarso.eus helbidera eta Garbiñeren apunteak bidaliko dizkizugu.

    Oso saio parte hartzailea izan zen, nabari da eskualdean badagoela sendabelarren inguruko jakinmina baina baita jakinduria eta erabiltzeko ohitura ere.

    Milesker Garbiñe gurekin partekatzera etorri eta horrelako arratsalde atsegina pasarazteagatik!!