facebook instagram youtube
  • Amalur-saria 2023

    /

    Larunbat honetan emango dugu 2023ko Amalur Saria, elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren emakumeak omentzeko sortutakoa. Edizio honetako omendua Elikako Arantxa izango da. Aurten gainera, ongi merezitako omenaldiaz gain, oso […]

    Berbelar gazten eta Ageri sagardoaren dastaketa giro onean

    /

    Joan den astean Laboren izan genituen Berbelar gazta artisauak ekoizten dituen Xabi eta Ageri sagardoaren atzean dauden Munduatetar anai-arrebak. Arratsalde ederra pasa genuen bapo jan eta edanez eta ekoizleen azalpenak […]

    Bazkideon bilera

    /

    Joan den asteartean egin genuen bazkideon bilera Zaindu maite duzun hori lemapean. Bertan argi utzi nahi izan genuen Labore proiektuak bazkide guztion beharra duela eta hortaz, zuen parte hartzea beharrezkoa […]

    Gazta eta sagardo dastaketa

    /

    Datorren otsailaren 23ko iluntzerako ondorengo proposamena luzatu nahi dizuegu: Laboreko sukaldean Berbelar gazta artisau ekologikoen dastaketa izango dugu Ageri sagardo naturalarekin lagunduta. Hitzordua arratsaldeko 18:30etan finkatu dugu. Berbelar proiektua azaltzera […]

    Txikiñena ahuntz jogurta formatu berrian

    /

    Txikiñena ahuntz esne jogurtak formatu berrian jaso ditugu: orain arte 212gr-tako kristalezko ontzietan ekartzen zizkiguten eta orain baita 445gr-tako ontzietan ere. Ez da horrenbeste denbora Txikiñenarekin lanean hasi garela eta […]

    Sendabelar baratzea liburua

    /

    Garbiñe Larrearen liburu berria zuetako askok jada eskuratu zenuten Eguberrien bueltan baina jakin oraindik ere eskuragai duzuela Labore Oarson. Liburuaren nondik norakoak ezagutu nahi badituzu, ez galdu honako artikulua.

    Itsaslapurrak karta jokoa

    /

    Ba al dakizu Ekaitz Zabaltza oiartzuarraren Itsaslapurren kartajokoa salgai dugula Laboren? Bertako sortzaileei ere talaia eskaini nahi izaten diegu haien sorkuntzak plazaratu eta gizarteratzeko. Itsaslapurrak karta jokoa argitaratu du Trikuharri […]

    Zaindu maite duzun hori

    /

    Laboren erronka berriak ditugu. Jakin nahi duzu zertan gabiltzan? Hasi berri dugun urterako finkatuta ditugun helburuak erdiesteko zuen inplikazioa behar dugu. Egin beharrekotan denetik dago: gauza puntualak zein iraunkorragoak. Badakizue […]

    Biziolak ireki ditu ateak

    /

    Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Goierri eskualdeko herritarrak, ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak eta bestelako erakundeak saretu nahi dituena. Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean […]

    Bideak ipuin dokumentala eskuratzeko azken egunak

    /

    Duela urtebete Aritz Ganboa artzainak landa eremu bizi bat aldarrikatzeko sortutako proiektu integrala duzue Bideak. Bere bi aitonen lurrak lotuz Arruazutik (Sakana) Izabarako (Erronkari) bidea lasterka egin zuen egun berean, […]

    2023ko Amalur sariduna proposatzeko azken egunak

    /

    Duela hilabete pasa ireki genuen 2023ko Amalur saridunaren inguruan proposamenak egiteko epea. Gogoratu Amalur sarien bidez elikadura-burujabetzaren alde lan egin duten emakumeak saritu nahi direla. Amalur hitzak berak dioen bezala, […]

    Oparien Txokoa erretiratua

    /

    Joan den astearen hondarrean desmuntatu genuen aurtengo oparien txokoa, urtero saiatzen gara zuei irizpideez kontsumituz bestelako opariak egiteko aukera eskaintzen eta aurtengo protagonistak herriko artisau eta sortzaileak izan dira. Haien […]

    Inbentarioa auzolanean

    /

    Urtero legez, aurten urte amaieran Dendako produktu guztien kontaketa egin genuen. 1.700 produktu inguru ditugunez, bere denbora ematen digu eta aurten auzolan deialdi zabala egin genizuen 15-20 lagun biltzeko helburuarekin. […]

    Jaiegunetako ordutegia

    /

    Abenduak 24: 10:00-13:00 Abenduak 29: 9:30-13:30 / Arratsaldez ITXITA inbentarioa egiteko. Abenduak 31: 10:00-13:00 Urtero egin behar izaten dugun moduan, aurten ere Dendan ditugun produktu guztien kontaketa egin behar dugu […]

    Biba Ardoaken proposamenak

    /

    Biba Ardoakek pack desberdinak proposatu dizkigu Eguberri hauetarako, oparitarako zein etxerako. Argazkietan ikus ditzakezue baina jakin zuek aukeratutakoekin ere egin daitezkeela loteak eta baditugu horretarako kaxa aproposak ere, galdetu dendariari.

    Ardoen deskribapenak

    /

    Akaso ardoa erosteko asmoz hurbiltzen zara Laboreko Ardoen Txokora eta ez duzu jakiten zein aukeratu ezta? Bada, Eguberri hauetan zuen otorduetan kalitatezko ardo natural eta ekologikoez gozatzeko gure ardoen txokotik […]

    Eguberrietan ere irizpideekin kontsumitu

    /

    Urtero bezala, aurten ere Eguberrietan irizpideekin kontsumitu eta bestelako opariak eskura ditzazuen, Oparien Txokoa antolatu dugu. Aurten herriko sortzaile eta artisauei eman diegu lehentasuna, beste plaza bat gehiago eskainiz haien […]

    Urmendiren hornidura martxan

    /

    Dagoeneko Urmendiren hornidura bertako ekoizle txikien elikagaiekin hornitzen hasi gara. Guztia antolatu eta koordinatzeak lanak ematen dizkigu baina ari diogu neurria hartzen. Esan digutenez, haurren zein haur-eskolako langileen artean oso […]

    Ardo dastaketa giro onean

    /

    Azaroaren amaieran ardo biodinamiko eta naturalen dastaketa izan genuen Laboreko sukaldean. Bertan Biba Ardoak kooperatibako kide diren euskal-mahastizain ardogileak hobeto ezagutzeko aukera izan genuen eta baita haien uzta berria dastatzekoa […]

    Euskal Herriko esneki onenak Laboren salgai

    /

    Azaroaren 3tik 5era ospatu zen Esneki, Euskal Herriko gazta eta esnekien azoka berezia. Bertan Euskal Herriko gazta mota guztien lehiaketa egin zen. Bertan Larretaren behi-gazta freskoak eta Txikiñenako ahuntz-gazta kremak […]

    Jangela kolektiboak hornitzen

    /

    Egungo kontsumo eredua irauliko badugu, ezinbestekoa da jangela kolektiboak gertuko elikagai osasuntsuekin hornitzea. Bada, gaur pozez iragartzeko moduan gaude Oiartzungo Urmendi Haur Eskolak egin duela urratsa bertako ekoizle txikien ekoizpen […]

    Biba Ardoak proiektuaren aurkezpen eta dastaketa azaroaren 24an

    /

    Euskal Herriaren luze zabaleko 37 mahastizain-ardogilek Biba Ardoak kooperatiba sortu dute haien ardo ekologikoak merkaturatu eta banatzeko. Eredu agroindustrialean ari diren upategi konbentzionalen aurrean txikiak izanik indarrak eta baliabideak batzea […]

    Artilezko zapatila eta plantilak eskuragarri

    /

    Dagoeneko jaso ditugu aurtengo neguan hotzari aurre egiteko artilezko zapatila eta plantilak, bakoitzetik bi mota dituzue aukeran. Zabortegira bideratu beharrean Rakelek Euskal Herriko latxa artileari eta neumatikoei bigarren bizitza bat […]

    Txokolatezko egutegiak Seaskaren alde

    /

    Eguberriak hurbildu ahala urtero bezala Hendaiako Gure Ikastolako kide eta Laborezainek Baigorriko Laia Txokolategiak eginiko txokolatezko egutegiak ekarri dizkigute. Abenduko egun bakoitza goxatzeaz gain, Seaskari ekarpena egiteko modua duzue. Salneurria […]