Albisteak
Euskararen aurkako oldarraldiaren aurrean Euskararekin bat, Euskaraz bat
/Laboren euskaraz garelako langileok bat egiten dugu azaroaren 4rako Euskalgintzaren Kontseiluak eginiko manifestazio deialdiarekin. Defenda dezagun erasoen aurrean gure hizkuntza eta gure burujabetza!! Bete ditzagun Bilboko kaleak sekula baino gehiago!!
Seaskaren aldeko txokolatezko egutegiak
/Gure barazki eta fruten saskiek kolorea aldatzen duten bezala, badira hainbat produktu urteko zein sasoitan gauden gogorarazten digutenak, horietako bat dugu Hendaiako Ikastolak kaleratzen duen TXOKOLATEZKO EGUTEGIA, klasikoa da dagoeneko […]
Ilargia eta landareak 2024ko agendak
/Dagoeneko jaso ditugu ILARGIA ETA LANDAREAK 2024KO AGENDAK. Bertan, gure hitzorduak zehazteko espazioaz gain, ilargiaren araberako urte guztiko lanak zehazten dizkigu Jakoba Errekondok. Astero nola egin baratzean, fruitu arboletan, lorategian […]
“Zure platerean hasten da mundua” dokumentalaren proiekzioa
/Datorren URRIAREN 19an Oiartzungo LANDETXE kultur aretoan Zure platerean hasten da mundua DOKUMENTALA proiektatuko dugu. Ondoren gure ekoizleetako batzuekin solasaldia egingo dugu. Doakoa izango da eta herriko ikastetxeetan agroekologia eta […]
Alternatiben oi(h)artzuna
/Beste urte batez Alternatiben Oi(h)artzuna martxan da. Egun osoko egitaraua izango dugu Oiartzunen urriaren 21ean. Egitarau oparoa izango dugu. Goizean egingo den eragileen azokan Laborek bere lekua izango du, gure […]
Garai bateko emakume bide-urratzaileekin solasaldia
/Ez galdu aurtengo Oiartzungo Kirol-Astearen baitan antolatu dugun solasaldia. Kirola, expedizioak, abentura-bidaiak, emakume izatearen kontzientzia, bidean topatutako oztopoak, aurrez finkatutako arauak hausteak ematen duen askatasuna, norbere ametsen alde bidea urratzeko […]
Paperezko Ametsen txokoaren berrantolaketa auzolanean
/Ba al dakizu Laboreko goiko solairuan Paperezko Ametsen txokoa dugula? Liburuei hegoak jarri nahi dizkiegu, munduan barrena, batera eta bestera bidaiatu dezaten. Bigarren bizitza bat eskaini nahi diegu: liburu zaharrak […]
Bazkideon ezohiko batzarra
/Gogoan izan bihar egingo dugula bazkideon ezohiko batzarra. Bertan, lehendakari berria izendatuko dugu eta martxoan egin genuen batzar orokorretik egon diren nobedadeak jakinaraziko dizkizuegu. Laburra izango da baina garrantzitsua iruditzen […]
Arantzako Mikel eta Elik gure laguntza behar dute
/Nekazarien jarduna eguraldiaren menpekoa izaten da erabat eta batzutan kolpe latzak jasotzen dituzte. Ekainaren amaieran sekulako kazkabarrak jo zuen Arantza eta gure barazki, lekale zein oilasko ekoizle Mikel eta Eliri […]
Abuztuko ordutegia
/Gaurtik aurrera eta abuztu osoan zehar ordutegi berria izango dugu. ARRATSALDETAN ETA LARUNBATETAN Denda ITXITA egongo da baina goizez erosketa egiteko aukera ez duzuenontzat, ASTEAZKENETAN EGUN OSOZ IREKITA izango dugu, […]
2023ko Garbiketa Orokorra
/Dakizuen moduan egunerokoan ez dugu Dendaren sakoneko garbiketa egiteko astirik izaten eta horregatik, urtean behin GARBIKETA OROKORRA auzolanean egiteko deialdia luzatzen dizuegu, espazio guztia sakon garbitzeko. Aurtengoa ABUZTUAREN 29an egingo […]
Okinen oporraldia
/Gure okin gehienek abuztuan oporrak hartuko dituzte eta beraz, honako datetan ez dizkigute beren ogiak ekarriko: Aintzane: Abuztuak 1-31 Maira: Abuztuak 14-29 Kuskurro: Abuztuak 1-31 Irrika Gluten Free: Abuztuak 1-Irailak […]
Lurraren Orenakoen laguntza eskaera
/Zer jan izango badugu, ezinbestekoa da lurra landu eta elikagaiak ekoitziko dituen nekazariak izatea. Ezusteko gastuei aurre egin behar izateak kolpe latza eragin diezaieke proiektuaren bideragarritasunean. Momentu horietan dagokigu nekazariak […]
Datorren asteko ogien banaketan aldaketak
/Papurrak eta Mairako lagunek datorren astean oporrak hartuko dituztenez, ogien banaketan aldaketak izango ditugu ostiral honetatik hasi eta ekainaren amaiera arte. Asteroko enkargua izan zein ez, zuen ogi kuttuna berriro […]
Fruta ekoizle berria
/Pozik iragartzen dizuegu fruta ekoizle berri batekin egin dugula zuzeneko harremana. Udako hezurdun fruta ekologikoa erosten hasi gatzaizkio (nektarina, paraguaioa, abrikota, gerezia eta baita golden sagarra ere). Galok Zaragozan ditu […]
Laboreko bazkide Ibonek Urrullo arrautza ekologikoen proiektua abiatu du Lezon
/Ibon Intxaurrandieta bazkidea 1. sektoreko proiektua abiatzera animatu da. Kontatu digunez, berez kaletarra da, lurrik gabekoa, baina familian landagunearekin lotutako proiektu bat gauzatzeko ametsa zuen. Ametsak egi bihurtzeko daudenez, duela […]
Glutenik gabekoen txokoa
/Azken asteetan Dendako altzarietan aldaketak egiten ibili gara. Batetik, glutenik gabeko produktuei espazio berezia emateko eta bestetik, produktuak hobeto antolatzeko bai apaletan eta baita kokapen aldetik ere. Zukuak, fruitu lehorrak […]
Orburuen eskaintza berezia!!
/Aurtengo azken ORBURU freskoak eskuratu ditzazuen ESKAINTZA BEREZIA dugu gaurtik hasi eta izakinak amaitu arte. Udaberria gibela garbitzeko garai aproposa da eta horretarako orburuak aliatu baliotsuak dira. Zuetako askok joan […]
Labore Eguna gainean dugu
/Datorren MAIATZAREN 6rako LABORE EGUNA antolatzen ari gara, zuek guztiokin ospatu nahi dugulako gure seigarren urteurrena. Hitzordua ekoizleekiko zubiak eraikitzeko eta gure arteko harremanak sendotu eta harreman berriak josteko baliatuko […]
Txori 0,0 txorixo beganoa berriro gurean
/Zorionez Mendi berriro hasi da txorixo beganoak ekoizten, Getxo aldean. Luzaroan zain egon ostean berriro dastatu ahal izango ditugu. Haragiaren kalitatezko alternatiba dugu. Ekoizle txikiei babesa emateko modua da haien […]
HemenGuk bereizgarria dute Oiartzunen ekoitzitako elikagaiek
/Oiartzungo Udalak, herriko janari ekoizleekin elkarlanean, bertako produktuak zein diren jakiteko euskarriak atera ditu. Udalak Oiartzungo lehen sektoreko ekoizleekin hainbat egitasmo martxan jarri ditu azken urteetan eta oraingoan herriko dendariekin […]
2023ko Batzar Orokorra
/Datorren martxoaren 24an, ostirala, arratsaldeko 18:30ean Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian egingo dugun Labore Oarsoren 2023ko Batzar Orokorrera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan, egungo krisiaren aurrean Labore nola dagoen azalduko dugu eta […]
Baserrian ere gora iraultza feminista!
/Martxoaren 8 hau, atzo eta bihar bezainbeste, emakume baserritar feministen aldarrikapenekin bat egiten dugula gogorarazteko baliatu nahi dugu. Jar ditzagun erdigunean ere haien aldarrikapenak. Ez galdu bideo labur hau! Baserrian […]
Arantxa Zapirain Oiarzabali eman diogu 2023ko Amalur saria
/Hunkigarria izan da benetan gaur eguerdian Oiartzungo Pleno Aretoan egin dugun aurtengo Amalur sarien ekitaldia. Amets Ladislaok eman dio sari-banaketari kontestua Emakume Baserritarren gogoeten bidez. Ametsek argi esan du eredu […]