facebook instagram youtube
  • Kefir eta konbutxa tailerra

    Apirilaren amaieran etxean kefir eta konbutxa egiten ikasteko tailerra izango dugu gurean. Probiotikoak gure hesteen osasunerako oso beharrezkoak dira. Udazkenean barazki fermentatuak egiten ikasi genuen eta oraingoan likidoen txanda izango da. Saioa gidatzeko Valquiria Laborezaina izango dugu berriro ere gurean, bere komunikatzeko gaitasuna eta umorea benetan gogoko ditugu. Produktu hauek garestiak dira merkatuan beraz, zergatik ez zatoz arratsalde atsegina pasa eta zerorrek egiten ikastera? Kontsumitzaile bezala ahaldundu nahi zaitugu eta zerorrek egitearen plazerra deskubritzea.