facebook instagram youtube
  • Nekazaritza eskolako ikasleen bisita

    Apirilaren hasieran Fraisoro Nekazaritza Eskolako 1. mailako ikasleak izan genituen bisitan Labore proiektua bere osotasunean ezagutzeko, zein baloreren arabera eta helburu lortzeko ari garen lanean. Gaur egun Labore bezalako dendei esker haien etorkizuneko ekoizpenei irteera duina emateko bidea ikusi dute eta horrek beren hautuan aurrera egiteko indarra ematen die. Bisitan izan genituen gehienek abeltzain izan nahi dute eta beraz, herri mailan antolatzen ari garen haragi-zirkuitu propioaren inguruko azalpenak adi entzun zituzten. Nekazaria izan nahi duenik ere bazen taldean eta Elika proiektuaren egitura asko gustatu zitzaion. Gaur egun lehenengo sektoreko lanbideak duindu eta berrasmatzeko ardurari ezin diogu izkin egin, horrela lortuko baitugu gazteentzat erakargarri egitea.

    Aukezpen hau Model-Eko proiektuaren barruan bideratu genuen. Seguru gaude gure etorkizuneko ekoizle bilakatuko direla haietako zenbait, beraz, hazia ereinda dago.