facebook instagram youtube
  • Nazioarteko bisita

    /

    Joan den astean Birbana GKEren bidez etorritako Boliviar indigena nekazariak izan genituen bisitan Laboren. Ekonomia sozial eraldatzailearen arabera lanean ari garen hainbat proiektu ezagutuko dituzte egun hotan, Santa Cruz aldean […]

    Lea más

    Bertako erromanesku eta azaloreen garaia

    /

    Vladisek ekoitzitako erromaneskoa eta azalore ekologikoa ere eskuragai dituzue, Oiartzunen bertan ekoizten ditu. Bertakoa eta garaian garaikoa!! Begira nolako itxura xamurra duten!!

    Lea más

    Aza garaia

    /

    Begira nolako aza ekologiko ederrak ekarri dizkiguten Elikako kideek!! Garaian garaikoak, bertakoak, osasungarriak eta mimoz eta koherentziaz ekoitziak!! Aza proteina, zuntza, potasioa, C bitamina, antioxidatzaile eta folatoetan aberatsa da. Zuntz […]

    Lea más

    Burujabetzak jardunaldien itzal luzea

    /

    Egungo eredu ekonomikoa xahutzailea eta ekologikoki jasanezina da, eta ezberdintasunak besterik ez du sortzen. Kapitala metatzea eta ahalik eta etekinik handiena ateratzea dira gaur egungo ekonomia eredu nagusiaren helburuak, zuzenean […]

    Lea más

    Oiartzunen dauden lehen sektoreko proiektuak diruz lagunduko ditu aurten ere Udalak

    /

    Zabalik dago eskaerak egiteko epea, abenduak 1era bitarte. Oiartzunen dauden lehen sektoreko proiektuak diruz lagunduko ditu aurten ere Udalak. 50.000 € bideratuko ditu herriko ekoizle eta abeltzainek dituzten gastu ekonomikoak […]

    Lea más

    Errege sagarren denboraldia

    /

    Udazkenean sartzearekin batera garai honetan ohikoa den beste sagar barietatea ekarri digu gaurkoan Hariztizabal baserriko Enekok: Errege Sagarra. Normalean sukaldatu egiten da, postreak elaboratzeko edo bere horretan labean erreta.

    Lea más

    Txokolatezko egutegiak Seaskaren alde

    /

    Piskanaka urte amaierara hurbiltzen ari garela iragartzen digute dagoeneko urteroko gutizia bihurtu diren Hendaiako Ikastolaren aldeko txokolatezko egutegiek. Baigorriko Laia txokolategiko txokolatearekin eginak daude. Badira ja bi aste eskuragai dituzuela, […]

    Lea más

    Aran gorrien sasoia

    Gure sistema inmunologikoa indartsu izateko garaian garaiko fruta ekologikoek bitamina ugari eskuratzeko aukera ematen digute. Azken egunetan aran gorri barietate berria jasotzen ari gara. Oso zaporetsuak daude!! Baliatu aukera!!

    Lea más

    Errigoraren Puzka 2024 kanpaina

    /

    Urriaren 24tik azaroaren 14ra luzatuko da auzolan-ariketa erraldoi honetan Agerreko, alegia, Nafarroa erdi eta hegoaldeko, produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. Ekin […]

    Lea más

    Zigor Iturrieta eta Oihana Kortazarrekin sukaldaritza saio arrakastatsua

    /

    Urriaren bukaeran aurtengo Oiartzungo Kirol Astearen barruan arratsalde atsegina bezain interesgarria pasatu genuen Zigor Iturrieta eta Oihana Kortazarrekin. Haien arteko konplizitatea lagun mendi lasterketak, kirol errendimendua, entrenamentuak, oinetakoak, familia kontziliazioa, […]

    Lea más

    Hotzeriaren aurka bertako propolioa

    /

    Urtaro aldaketetan ohikoak izaten ditugunez hotzeriak denon etxeetan falta ezin dena propolioa da, inmuno-sistema suspertzeko aproposa izateaz gain, propietate antibakteriano eta antibiralak ditu. Baliatu naturak eskaintzen dizkigun baliabide naturalak ahaldundu […]

    Lea más

    Bueltan dugu brokolia

    /

    Gure apaletan aspaldian falta genuen brokolia baina jaso berri ditugu denboraldiko aurreneko kiloak. Brokoliak osasunerako dituen onurak ugariak dira: C bitamina eta zuntz eduki altuak izateaz gain, minbiziaren aurkako propietate […]

    Lea más

    Ahuakate ekologikoen denboraldia

    /

    Abian dugu ahuakate ekologikoen denboraldia. Aste honetan jaso ditugu Felixek Granadan ekoitzitako lehenengo aleak. Bertako ahuakateak dastatzeko oraindik beste aste pare bat itxoin beharko ditugu. Goizetan gure gorputzak proteina eta […]

    Lea más

    Bertako lekaleak

    /

    Bardeetan Kikok modu agroekologikoan ekoitzitako txitxirio eta dilista ekologikoak dagoeneko eskuragai dituzue. Gogoratu lekaleak proteina iturri aberats eta osasuntsuak direla eta egun hotzetan barrena berotzeko eltzekarietan jateko primerakoak.

    Lea más

    Oihana Kortazar eta Zigor Iturrietarekin Txoriene Laboren

    /

    Ez dugu alferrik esaten Oiartzunen beti badela zerbait… Larunbatean amaituko ziren Burujabetza jardunaldiak eta Kirol astearen txanda da jarraian. Egitaraua joan den astean jakinarazi genuen, publiko guztiarentzako moduko ekimenez josita […]

    Lea más

    Oiartzun Burujabe

    /

    Burujabetzak Udazkenean sartzearekin batera, Oiartzun burujabe prozesuarekin jarraitzen ari gara herri mailan. Horren harira, joan den astean Burujabetzak jardunaldiak antolatu zituzten Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak, burujabetza esperientzia eraldatzaileetan sakontzen jarraitzeko. […]

    Lea más

    Haziak liburua eta Ilargia eta landareak agenda

    /

    Hasi gara piskanaka Argiaren udazkeneko uzta jasotzen. Dagoeneko eskuragai dituzue Hazien inguruko liburu mardula eta 2025eko Ilargia eta landareak agenda. Etxerako elikagaiak sortzeko oinarria; komunitateetan belaunaldiz belaunaldi egin den hautatze […]

    Lea más

    Alkoholik gabeko garagardo berria

    /

    Zuetako batzuk eskatuta Hernanin Basqueland garagardotegian egindako alkoholik gabeko garagardoa gehitu dugu gure eskaintzara, probatu dutenei ikaragarri gustatu zaie! Askorentzat merkatuko alkoholik gabeko garagardorik onena omen da. Hazy IPA bat […]

    Lea más

    Udazkeneko gutizia: bertako onddoak

    /

    Udazkenean tarteka Jonek mendian bildutako onddoak eskuratzeko aukera izaten dugu. Arrautz nahaskian zein salteatuta jateko mundialak dira. Usaina bezain zapore aparta izaten dute.

    Lea más

    Oraindik bertako tomatea dastatzeko aukera

    /

    Giro epelaren eta udako zaporeen nostalgia dugunontzat inguruko baratzeetako azken tomate ekologikoak jasotzen ari gara azken asteetan, Oiartzunen eta Altzan bertan ekoitziak. Baliatu aukera!!

    Lea más

    Garbigailurako xaboia tiratan eta azido zitrikoa

    /

    Garbigailurako xaboia tiretan ekarri dugu. Pisua hartzeko arazoak badituzu, igogailurik gabeko etxean bizi bazara zein bidaian eramateko aproposa da. Neutroa eta lore usainekoa dituzue aukeran. Xaboi likidoak bezain ongi garbitzen […]

    Lea más

    Leka borobilak eta tipula gorria

    /

    Urtaro aldaketetan ohikoa izaten da denboraldi desberdinetako barazki eta fruten arteko elkarbizitza. Egun hauetan udan ohikoak diren leka eta tomateez gain, tipula gorri eta kakahuete kuiak ere ekartzen ari dizkigute […]

    Lea más

    Hamaiketakoak lantegietan

    /

    Joan den astean ABB Niesseneko langileek, Euskara Batzordearen 25. urteurrenaren karietara, bertako ekoizleen produktu ekologikoekin prestatutako kategoriko mokadua izan zuten. Enkarguz gure ekoizleen kalitatezko produktuekin hamaiketakoak prestatzen ditugu, zuen lantokian […]

    Lea más

    Fruta eskaintzan aldaketa

    /

    Fruta eskaintza ere piskanaka berritzen ari gara azken asteetan,izan ere, hasi gara Valentzian Carmenek mimoz ekoitzitako zitriko ekologikoak jasotzen. Momentuz mandarinak eta limak bidali dizkigu eta nola gustatzen zaigun udazken […]

    Lea más