facebook instagram youtube
  • Kurkumazko Oiartzungo moldeko ogia

    Goiatzek kurkumazko moldeko ogi berria ekarri digu aste honetan, benetan zaporetsua da!! Gainera orain arte ekartzen zigun olo eta sesamodun moldeko ogi integralaren formula ere hobetu du. Bi ogi hauek ez daramate azukrerik, ama-orearekin eginak daude eta oliba olioa dute osagaietan. Ekarri berri digunarekin Oiartzunen bertan eginiko moldeko ogi artisauen eskaintza zabala dugu dagoeneko. Baliatu aukera eta egin bertako elikagai osasuntsuen alde!!