Aurten estreinakoz Nepaldala GKEak argitaratutako egutegiak jarri ditugu salgai. Mendizale askorentzat Nepal herrialde kuttuna da eta egutegiko argazkiak ere zoragarriak dira!!
Nepal herrialde zoragarria da, non bizi baldintzak ez diren errazak edonorentzat baina neskek… neskek oso zaila dute. Nepaldala Hondarribiko 3 neskek Nepalgo mendebalde urruneko Bahjan eskualdeko neskatilei hezkuntza eskaintzeko sortutako GKE da. Proiektu honekin neskatilak ahaldundu nahi dituzte, hezkuntzara sarbidea izan dezaten lagunduz; baliabide faltagatik ikastetxea utzi behar izan dutenek ikasten jarraitu ahal izan dezaten, edo ikastetxera joan direnak goi-mailako ikasketak izateko aukera izan dezaten, beren etorkizuna, familiena eta komunitatearena aldatzeko aukera emanez. Urtean zehar ekimen desberdinak egiten dituzte dirua bildu eta ahalik eta neskatila gehiahorengana heltzeko, tartean egutegiak kaleratzen dituzte. 8€ balio dute eta eskudirutan ordaindu behar dira.
Nelson Mandelak zioen moduan “Hezkuntza eta irakaskuntza dira mundua aldatzeko erabil ditzakezun armarik boteretsuenak”.
Elkartasun ufada bidali dezagun Oiartzundik Nepalera!!