
Bertako ahabi ekologikoak
/Aurtengo Otazuriko ahabi ekologikoen denboraldi bete-betean gaude. Ezkurrako familia-lurretan ekoizten dituzte Laura eta Iñaki hernaniarrek. Gutako askorentzat fruta kuttuna da, egia esan, zaporez ez du parekorik!! Astero bitan ekartzen dizkigute. […]
Lea más
Albahaka sortak
/Berrobitik Miriamek ekarri dizkigun Albahaka sortak ditugu salgai. Ez dakizue nolako usaina duten!!! Uda honetan zuen platerei ikutu freskoa eman edo etxean pesto saltsa egin nahi baduzue, ezin da zuen […]
Lea más
0km-ko marrubiak
/Egun hauetan Urrulloko lurretan mimoz ekoitzitako marrubi ekologikoak ekartzen ari dizkigute Lurraren Orenako kideek. Usain zein zapore ezinhobea dute!! Zenbat maite dugun urte sasoi hau!!
Lea más
Bordaxarreko zaporedun jogurt berriak
/Bordaxar baserriko lagunek zaporedun jogurt berriak ekarri dizkigute. Melokotoidunak izan du arrakasta gehien dendarion artean baina marrubizkoa ere goxoa da. Hazten dituzten behi motei esker A2A2 proteina daramaten esnekiak elaboratzea […]
Lea más
Euskal txerriaren urdaiazpiakoa
/Urepeleko Xalbadorrenea etxaldean Xolek mimo handiz hazten ditu euskal txerriak. Belar, zizare eta gaztainez elikatzen dira. Orain arte Xoleren txerri patea eskaintzen genizuen baina hemendik aurrera baita Kintoa jatorri deitura […]
Lea más
Baratxuri beltza
/Bizkaian Petek elaboratutako baratxuri beltza salgai jarri dugu eta baita baratxuri txuri eta beltz xehetuaren nahasketa ere, gure platerei pizgarria emateko aproposa. Petek 20 urte daramatza agroekologiaren munduan, baratzea lantzeaz […]
Lea más
Malabar ziazerbak
/Hasi dira inguruko nekazarien baratzak udako loraldi betean!!! Altzako malabar ziazerba ederrak jasotzen hasi gara. Badakizue ziazerba hauei baratzako kokotxa deitzen zaiela? Kontsumitu bertakoa, agroekologikoa eta garaian garaikoa!!
Lea más
Glutenik gabeko Zitueneren pasta
/Zitueneko lagunak pasta berriekin esperimentatzen ari dira eta berriki merkaturatu dituzten gari-beltzarekin eginiko espiralak dagoeneko salgai dauzkagu. Ez dute glutenik gabeko zigilua eskuratu obradore berean ekoizten baitute gainerako pasta ere […]
Lea más
Freskagarri osasungarriak
/Haur, gazte zein helduok ohiko freskagarrien alternatiba osasuntsua izan dezagun hona hemen gure proposamena. Egun, zorionez, gazteen artean alkoholik gabeko edarien gero eta eskaera handiagoa dago. Bidezko Merkataritzan oinarritutako enpresa […]
Lea más
Glutenik gabeko hanburgesak
/Hanburgesa begano berriak ditugu aukeran, glutenik gabekoak faltan baikenituen. Elikaduran ere inklusioaren alde!! Elikaduran mugak dituzuenok ere osasuntsu jateko eskubide bera izan dezazuen. Guk dagoeneko dastatu ditugu eta asko gustatu […]
Lea más
Proteina begetal berria
/Ilar texturizatua zatitan ekarri berri dugu. Proteina iturri begetal aberatsa da, dieta begetariano edo beganoa daramazuenontzat bereziki gomendagarria. Uretan hidratatu ostean zartagian tipularekin salteatuta jateko aproposa da baita barazkiekin gisatuta […]
Lea más
Blanca Naturaren serum berria
/Gure bazkide Blancak kosmetika naturaleko produktu-zorroa handitzen jarraitzen du. Oraingo honetan urredun olioa merkaturatu du. Seruma da, aurpegi, lepo eta eskoteko azala sakon hidratatu, elikatu, tonifikatu eta dizdira emateko aproposa. Ohiko […]
Lea más
Echinaceazko goxokiak
/Echinacea sendabelarrarekin eginiko goxokiak jarri ditugu salgai. Eztarria goxatzeko, eztulari aurre egiteko zein hotzeriaren kasuetarako bikaina da. Echinacea purpurearen estraktu goxoz betetako gozokiak dira. Ekoizpen ekologikokoak dira eta Echinaceaz gain, […]
Lea más
Txokolate tomatea
/Neka eta Josetxok txerri-tomate oso zaporetsuak ekartzen dizkigute, a ze nolako gutizia! Uztailaren hasieran proba moduan eman zizkiguten eta ordu gutxitan eskutatik kendu zenizkiguten horregatik, egunerokoan jasotzeko hautua egin dugu. […]
Lea más
Milalore eztiaren uzta berria
/Ederki bete digu Xikerrek eztien txokoa, aspaldian faltan genituen eztiak ekarri baitizkigu, euskal erle beltzek elaboratutako milalore ezti berria eta baita erromero eztia ere. Aitor Amianok ere Oiartzunen eta Valderejon […]
Lea más
Melokotoi horiaren sasoia
/Hasi gara melokotoi horia ere jasotzen, Lumpiaquen molde ekologikoak ekoitzitako Galorenak ez dakizue ze zaporetsuak diren!! Zorionekoak gu!!
Lea más
Maitasunez betetako tomateak
/Aurten ere uztailean zehar Pausoakeko kideek maitasun handiz Hernaniko lurretan ekoitzitako entsaladako tomate ekologikoak gozatzeko aukera izan dugu. Kalitatezko barazki ezinhobeez gain, alaitasun handia ekarri digute banaketa egitera etortzen ziren […]
Lea más
Zaragozako gerezi ekologikoen kanpaina
/Datorren astean gerezi ekologikoak eskuratzeko beste aukera bat izango dugu. 800 metrora kokatutako eta 30 metro altu diren gereziondoetatik bildu eta zuzenean ekarriko dizkigute gerezi mardul eta gozo hauek. Eskaerak […]
Lea más
Nafarroako gerezi ekologikoen kanpaina
/Pozik iragartzen dizuegu datorren astean Nafarroako gerezi ekologikoen kanpaina egin ahal izango dugula. Aste honetan ekarri dizkigu Ninok aurreneko kiloak Dendara eta iritsi orduko hegan egin zuten, nabari da zuen […]
Lea más
“Alter Nativas-construyendo futuros posibles” film emanaldia
/Esaera zahar afrikar batek dio jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak eginez, mundua alda dezakeela. “Alter Nativas-Construyendo futuros posibles” trantsizio ekimenei eta erregenerazio ekosozialari buruzko dokumentala da. Proiektu kolektibo […]
Lea más
Urari buruzko solasaldia
/Datorren asteartean saio interesgarria izango dugu hiru Laborezainen eskutik. Osasunaz ari garela ezin diogu izkin egin edaten dugun uraren kalitateari. Izan ere, gure gorputzaren %70etik gora ura da. Gaur egungo […]
Lea más
Euskaraldian erakunde gisa parte hartuko dugu
/Maiatzaren 15etik 25era, 11 egunez, Euskal Herri osoan milaka herritarrok euskaraz gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin aritzeko engaiamendua hartuko dugu. Eragin bikoitza duen ariketa soziala da: eragin kolektiboa duen desafio pertsonala […]
Lea más
Errigorak inoizko produktu gehien banatu ditu aurtengo udaberriko kanpainan
/Inoizko produktu gehien banatuko dugu aurtengo Eskutik Eskuran! Zazpi lurraldeetan egin du gora eskariak, osotara 145.500 litro olio eta 30.700 lote baino gehiago eskatu dira jasotako 10.700 eskaeretan. Iazko kanpainarekin alderatuz orotara […]
Lea más
Garbiketa pertsonaleko xaboiak pisura
/Zero zabor filosofiarekin bat egin eta kontsumo jasangarriagoaren alde egiteko beste urrats garrantzitsua eman dugu gaurkoan. Xaboi eta xanpu solidoekin moldatzen ez zaretenontzat alternatiba eskuratu dugu. Xanpu, dutxako gel eta […]
Lea más

