facebook instagram youtube
  • Lavandularen produktu berriak

    Lavandularen hiru produktu jarri ditugu salgai gaurkoan: aurpegia garbitzeko gela B5 bitaminarekin, gorputzeko krema hidratatzailea eta ezpainetako baltsamoa.

    Ainhoa eta Ainara otxandiotarrek Lavandula sortzea erabaki zutenean, konbentzituta zeuden artisau-ekoizpen batek, modu ekologiko eta arduratsuan landutako lehengaiekin, kalitate goreneko produktua eta osasun berme guztiak ekar ditzakeela. Haien osagaien artean, Bachen loreak darabiltzate, lore hauek barrutik zein kanpotik zaintzen gaituzte. %100 kosmetika naturala da, artisaua, toxikorik gabea eta animalietan testatu gabea. Gero eta produktu gehiagotan zigilu ekologikoa eskuratzen ari dira.

    Autokontsumorako zein norbaiti saski pertsonalizatu batean oparitzeko bikainak dira. Zaindu zaitezte kosmetika osasungarriarekin!!