
Bertako ahabien garaia azkenean iritsi da
/Otazuriko lagunei, eguraldia tarteko, uzta zertxobait atzeratu zaie baina dagoeneko jaso ditugu Ezkurrako aurtengo lehen ahabi ekologikoak. Bi formatutan dituzue eskuragarri: kaxan eta kraft poltsan. Dastatuak dituzuenak badakizue, ez dute […]
Lea más
Glutenik gabeko pasta eskaintza zabala
/Aurreratu genizuen moduan glutenik gabeko pastaren eskaintza hobetzeko lanean jardun dugu azkenaldian. Bada, pozik iragartzen dizuegu hobekuntza nabarmena txertatu dugula Lazaretti etxeko lekale eta glutenik gabeko zerealekin elaboratutako pastei esker. […]
Lea más
Almendrazko gaileta begano eta glutenik gabeak
/Irrika Gluten Freeko Ainarak mimoz eginiko almendra eta gari beltzdun gaileta beganoak ere jasotzen ditugu asteazkenero. Probatuak dituzu? Bizitzako plazer txikia bezain handia da kafetxo edo infusio batekin jatea. Mmmmm!!!
Lea más
Bertako lekak
/Dagoeneko hasi gara Elikako aurtengo lehenengo lekak jasotzen, desiatzen geunden!! Joritzek ekartzen dizkigu goizero baina oraindik ez direnez asko jasotzeko moduan, pazientzia izan beharko dugu, ez baitizkigu kilo asko ekartzen. […]
Lea más
AEK-ko ikasleen bisita
/Aurten ikasturte amaierako irteeran Oiartzungo Intxixu AEK-ko euskara ikasleak izan ditugu bisitan. Labore euskararen arnasgunea da, euskaratik eta euskaraz bizi gara eta bide horretan gero eta gehiago izateko ezinbestekoa da […]
Lea más
Melokotoi horiaren sasoia
/Dagoeneko jaso ditugu aurtengo lehenengo melokotoi horiak. Gaur Denda garaiko fruta ekologiko paregabez betea dugu. Momentuz Lumpiaquetik ekarri dizkigu Galok baina laster hasiko gara jasotzen ecOrtigosoko lagunek Alfaron ekoitzitakoak ere. […]
Lea más
Lizartzako gereziak
/Aste honetan Lizartzako Ueta Etxaldeko Mikelek gerezi ekologikoak ekarri dizkigu, ikutu gazi-gozoa duen oso zapore berezia dute, mundialak!! Ez dugu uste asko iraungo dutenik Dendako apalean, nabari da bertako gerezi […]
Lea más
Eltxoen aurkako lozioa
/Uda garaian eltxoen aurka gure azala modu naturalean babesteko limoi belarra oinarri duen lozio berria jaso dugu. Osagai naturalekin egina da, kontserbatzailerik gabe. Udan ere gure azala eta osasuna zaindu […]
Lea más
Bertako errefautxo sortak
/Bertako errefautxo sorta ekologikoak ere eskuragai ditugu Dendan, ari da pixkanaka nekazarien baratza kolorez aldatzen. Entsaladan edo frijituen goarnizio bezala jateko aproposa da. Defentsak handitzen eta gibela garbitzen laguntzen du.
Lea más
Bertako kuiatxoak
/Hasi gara aurtengo bertako lehen kuiatxo ekologikoak jasotzen. Elikak, Joxerrak eta Ibaik ekartzen dizkigute egunerokoan. Asteburuan errezeta desberdin bat prestatu nahi baduzue, animatu eta shitakeekin beteak prestatu, erraza da eta […]
Lea más
Patata berria
/Oiartzunen bertan ekoitzitako patata berria dagoeneko eskuragai duzue, Arraztaloko lagunek zein Vladisek ekartzen digute.
Lea más
Amillubiren aldeko crowfunding arrakastatsua
/Amillubitarrek jakinarazi digutenez, lortu dute crowfundingaren helburua baita gainditu ere! Oso pozik daudela esan digute eta eskerrak eman nahi dituzte jasotako elkartasun eta mobilizazio olatu handiagatik. Guztira, crowdfundingean, herrietako azoketan/hitzaldietan […]
Lea más
Dilista opilak
/Dilistez eginiko opilak eskuratu ditugu. Berriki urteko produktu ekologikorik onenaren saria eskuratu du Madrileko Organic Food Iberia azokan. Dagoeneko bazkide heldu zein gaztetxoek dastatu dituzte eta oso onak daudela berretsi […]
Lea más
Plastikorik gabeko “kutxila” berrerabilgarriak
/Plastikorik gabe eginak eta berrerabiltzeko modukoak diren bizarra egiteko zein depilatzeko bizar-xafla edo “kutxilak” eskuragarri dituzue dagoeneko.
Lea más
Plastikorik gabeko lanbasa
/Material biodegradagarriekin eta inolako plastikorik gabe eginiko lanbasa edo zoru-garbigailua ere baduzue aukeran. Orain arte ez genuen produktu hau baina etxeko garbiketan ere ingurumenaren alde egin nahi dugunez, lekua egin […]
Lea más
Inklusioa nekazaritzaren bidez
/Gureak-en barruan adimen-desgaitasuna duten pertsonak lan-munduan txertatzeko Pausoak naturarekin harremanetan garatzen den programa okupazionala da. Kutxa Ekogunea parkean dago, Donostiako erdigunetik 10 minutura. Programako kideek Miramongo lurretan mimoz ekoitzitako barazkiak […]
Lea más
Bertako brokolia eta tipulina morea
/Hasi gara bertako baratzeetatik garaiko barazki berriak jasotzen. Brokoli eta tipulina ekologikoaren txanda da egunotan. Brokolia Oiartzunen bertan ekoitzia gainera! Tipulina berriz Altzako Etxetxo Baserrian Joxerrak ekoitzia.
Lea más
Lan-eskaintza: Dendaria
/Labore Oarso denda bat baino askoz gehiago den arren, denda ere bada, eta egiari zor, denda gure helburu estrategikoak lortzeko oso tresna garrantzitsu da. Oraingo honetan, gure lan-taldeko kide izango […]
Lea más
Gerezi ekologikoaren 2. kanpaina
/Lehenengo kanpainaren arrakasta ikusita, zuetako askori deialdia oharkabean pasa zaizuela jakitun eta gerezien denboraldia ekainaren amaieran bururatuko dela kontutan izanda, datorren astean bigarren kanpaina bat egitea erabaki dugu. Konsziente gara […]
Lea más
Udako fruta hezurduna badator
/Piskanaka-piskanaka udaberriak aurrera egin ahala hasi gara uda hasierako fruta hezurdunaren lehen aleak jasotzen. Aste honetan ekarri dizkigu aurtengo lehenengo ABRIKOT eta haragi txuriko MELOKOTOI GORRI ekologikoak Bio Jalón Natureko […]
Lea más
Gerezi ekologikoan kanpaina
/Pozik iragartzen dizuegu datorren astean Zaragozako gerezi ekologikoen kanpaina egiteko moduan gaudela. Jalok ekarriko dizkigu Lumpiaqueko kooperatiban kide dituen bi mutil gaztek molde ekologikoan ekoitzitako gereziak. Lapins barietatekoak dira, gereziondo […]
Lea más
Denda bat baino askoz gehiago
/Maiatzaren 17ko Gipuzkoako Hitzan duzue irakurgai Talde Eragileko bi kideri eginiko elkarrizketa. Bertan, gainetik bada ere, gure sorrera nazio eraikuntzarekin lotuta dagoela nabarmentzen da eta baita belaunaldi desberdinetako kideok elkarlanean […]
Lea más
Lan pedagogikoa
/Kontsumo kultura berria eraikitzeko bidean hezkuntzan indar berezia egitea ezinbesteko lan-ildoa dugu. Bide horretan, sare-sozialak eta barne-buletinak tresna garrantzitsua dira, kontsumitzaile gisa ahaldundu gaitezen. Askotan esaten dugun moduan, erostea ekintza […]
Lea más
Artzaintza gertutik ezagutzen
/Zein gustora egon ginen maiatzaren hasieran Josebe Blancorekin artzaintzaren inguruan solasean. Gure imajinarioan genuen artzainaren bestelako bizitzeko modua erakutsi zigun oso parte-hartzailea izan zen saioan. Pikunieta baserriko kideak ardiekin bizi […]
Lea más