facebook instagram youtube
  • Bidezko merkataritzako produktu berriak

    Bidezko merkataritzaren bitartez eskuratutako produktuen familia handitzen ari zaigu. Bertan ez ditugun eta kanpotik ekarri behar ditugun hainbat elikagai errespetuan eta zaintzan oinarritutako harremanetan oinarrituta eskuratzen ditugu. Produktu horien atzean ere izen-abizenak dituzten pertsonak, familiak eta komunitateak baitaude.

    Espezieen eskaintza nabarmen osatu dugu azken eskurapenekin eta gure platerei ikutu berezi eta desberdina ematea ahalbidetuko digute.

    Platano txipsen bidez urruneko hainbat komunitateri fruta ekoizpenari bestelako irteera eskaintzeko aukera dugu.

    Jarrai dezagun sare justu eta duinak eraikitzen!!