Produktu berriak
Etxeko garbiketarako xaboia tiretan
/Tiretan datorren garbigailurako xaboiak zuen artean nolako arrakasta izan duen ikusita, Natulim etxe katalanaren beste bi produktu eskuratu berri ditugu: ontzi garbigailurako pastillak eta zoru garbitzailea tiretan. Ontzi garbigailurako pastillak […]
Mahonesa beganoa
/Orain arteko saltsen eskaintzara mahonesa beganoa gehitu dugu, Veganesa ekologikoa. Ekilore olio ekologiko eta biodinamikoarekin eta %100ean osagai naturalez egina dago eta ez du kontserbanterik. Alternatiba ona da animalia jatorriko […]
Negua eskuko krema
/Eskuko krema berria dugu salgai, Negua izena du. Urte sasoi honetan, hotza tarteko, eskuetako azala lehor eta hondatuago izaten dugu eta krema honen bidez, azala suspertu eta elastikotasuna berreskuratuko dugu, […]
Oihalezko konpresa eta salbaeslip berriak
/Oihalezko konpresa eta salbaslip berrien eskaintza zabala duzue eskura. Kotoi organikoz eginak daude geure burua zaindu eta mimatzeko. Gainera, ingurumenaren alde egiteko ere alternatiba bikaina dira, erabilera bakarreko konpresekin ez […]
Makillajearen eskaintza berritua
/Makillajeko expositore berria dugu, Kataluniako enpresa batek osagai ekologikoekin eginikoa. Aukera zabala eta konpletoa duzue, gustu guztietara egokitzeko modukoa. Ezpainetakoak, begi-itzalak, koloreteak, makilaje mota desberdinak, begi-arkatzak, arkatz argitzaileak, betile-maskarak, bekainerako […]
Alekaren hazi ekologikoak salgai
/Poz-pozik gaude azkenean Alekaren hazi ekologikoak Laboren eskaintzeko moduan gaudelako. Elikadura burujabetzaren bidean hazi propioak izateak sekulako garrantzia du eta horretan dabiltza Alekan, euskal hazien bankuan duela ja urte batzuk. […]
Ardoen eskaintza osatua Eguberrietarako
/Eguberrien inguruan familia eta lagunekin ardo berezi osasungarriez goza dezazuen gure ardo eskaintzan nobedadeak txertatu ditugu. Bi ardi berri gehitu ditugu gure eskaintzara: Bordatto upategiko Lurumea 2021 eta Baztango Xurieko […]
Kurkumazko Oiartzungo moldeko ogia
/Goiatzek kurkumazko moldeko ogi berria ekarri digu aste honetan, benetan zaporetsua da!! Gainera orain arte ekartzen zigun olo eta sesamodun moldeko ogi integralaren formula ere hobetu du. Bi ogi hauek […]
Lavandularen produktu berriak
/Lavandularen hiru produktu jarri ditugu salgai gaurkoan: aurpegia garbitzeko gela B5 bitaminarekin, gorputzeko krema hidratatzailea eta ezpainetako baltsamoa. Ainhoa eta Ainara otxandiotarrek Lavandula sortzea erabaki zutenean, konbentzituta zeuden artisau-ekoizpen batek, […]
Almendra txigortu gatzdunak
/Bardea Etxaldeko Kikok ekarritako almendra txigortu gaztdunak pisura jarri ditugu salgai. Ekologikoak dira eta Nafarroako Iturburuko gatza gehitu die. Mundialak daude baina neurrian jatea komeni zaigu. Baduzue astebururako zizka-mizka berria!
Kanela zotza xehetua granelera
/Kanela zotza xehetua pisura eskainiko dizuegu hemendik aurrera. Badakizu infusioa egiteko formatu hau erabiltzen dela? Kanelak propietate karminatiboak ditu (urdailean eta hesteetan “haize” (urdailean eta hesteetan “haize” gogaikarririk ez izateko), azidotasunaren aurkakoa […]
Oliba beltzen patea
/Labore denon artean egiten dugun proiektua denez, zuetako batzuk eskatu bezala, dagoeneko eskuragai duzue Aragoiko oliba beltzekin elaboratutako pate ekologikoa. Zizka-mizka edo askari zein hamaiketako desberdinak prestatzeko aproposa da!!
Ezti ekologiko berriak aukeran
/Aste honetan Aitorrek mimoz eginiko ezti ekologikoa jaso dugu. Hiru moten artean aukeratu ahal izango duzue: batetik, Oiartzunen ekoitzitako gaztain eztia eta, bestetik, Valderejoko Parke Naturaletik gertu elaboratutako txilarraren ezti […]
Madalenak
/Hilabete luzez egon gara madalenik gabe baina ez dugu gehiago zain egon beharko. Gainera gertukoak, kalitatezkoak, zuzenean eskuratuak eta monodosian beharrean 10 unitateko poltsetan ontziratuak daude. Produktu Taldekook gure produktu-zorroa […]
Garbiñe Larrearen Kosmetikoak sendabelarrekin liburua
/Garbiñe Larrearen udazken honetako uzta jaso orduko Laborera ekarri digute. Zuk zeuk egitearen ederra liburua norberak bere egunerokotasunean behar izaten dituen kosmetikoak egiteko gida teoriko-praktikoa da. Gorputzeko atalak garbitu eta […]
Hileroko kopa
/Berriro ere eskuragarri dituzue hileroko kopak, Frantzian eginak dira BPArik gabe. Gainera kotoi organikoz eginiko zorroan bilduta datoz. Bi tamaina dituzue aukeran. Badakizu kopak erabilita zure osasuna zaintzeaz gain, ingurumenaren […]
Infusioen nahasketa berriak
/Badirudi tenperatura beherantz joango dela ondorengo egunotan udazken giroa nagusitu ahala eta garai honetan zer hoberik infusio bero batekin barrena goxatzea baino? Momentuz infusio hotzez ahaztu eta orain arteko eskaintzara […]
Haziak liburua eta Ilargia eta landareak agenda
/Hasi gara piskanaka Argiaren udazkeneko uzta jasotzen. Dagoeneko eskuragai dituzue Hazien inguruko liburu mardula eta 2025eko Ilargia eta landareak agenda. Etxerako elikagaiak sortzeko oinarria; komunitateetan belaunaldiz belaunaldi egin den hautatze […]
Alkoholik gabeko garagardo berria
/Zuetako batzuk eskatuta Hernanin Basqueland garagardotegian egindako alkoholik gabeko garagardoa gehitu dugu gure eskaintzara, probatu dutenei ikaragarri gustatu zaie! Askorentzat merkatuko alkoholik gabeko garagardorik onena omen da. Hazy IPA bat […]
Garbigailurako xaboia tiratan eta azido zitrikoa
/Garbigailurako xaboia tiretan ekarri dugu. Pisua hartzeko arazoak badituzu, igogailurik gabeko etxean bizi bazara zein bidaian eramateko aproposa da. Neutroa eta lore usainekoa dituzue aukeran. Xaboi likidoak bezain ongi garbitzen […]
Cocktail barietateko mangoak
/Aste honetan ohiko mangoez gain, cocktail barietatekoak ere jaso ditugu. Ez dute hezurrik eta oso gozoak dira, mango bonbon ere bezala ezagunak. Mango polinizatuak dira baina tenperatura baxuagoan fruktifikatuak, horregatik […]
Paorra baserriko ahabi ekologikoak
/Aian kokatutako Paorra baserrian Irati eta Aitor anai-arrebek eta Lucasek estreinakoz ekoitzitako ahabi ekologikoak eskaintzen hasi gara. Zapore bikaina dute!! Gipuzkoan ahabi ekoizle gutxi daudenez urratsa ematera animatu dira. Familiako […]
Oiartzungo shitakeak
/Oiartzunen bertan ekoitzitako shitake ekologikoak ekarri dizkigu Lolok. Sekulako itxura dute eta baita perretxiko usain zoragarria ere. Kontatu digunez, sasoiak apiriletik azarora bitarte irauten du. Eskaerak egin ahala, bildu eta […]
Glutenik gabeko pasta eskaintza zabala
/Aurreratu genizuen moduan glutenik gabeko pastaren eskaintza hobetzeko lanean jardun dugu azkenaldian. Bada, pozik iragartzen dizuegu hobekuntza nabarmena txertatu dugula Lazaretti etxeko lekale eta glutenik gabeko zerealekin elaboratutako pastei esker. […]


