facebook instagram youtube
  • Glutenik gabeko cookieak

    La Panacea etxeko arroz eta txokolatedun cookie ekologikoak eskuragai dituzue glutenik gabeko txokoan. 8 gaileta gozo, ziurtatutako osagai ekologikoekin eginak: arroz-irin integrala, laktosarik gabea, txokolatezko pipitekin. Gaileta amerikar ezagunen glutenik gabeko La Panacearen bertsioa dira. Iruñeatik zuzenean gurera ekarriko dizkigute asteartero.

    Jakin La Panaceako kideek glutenik gabeko gaileta barietate desberdinak elaboratzen dituztela eta nahi izanez gero enkarguz ekartzeko moduan gaude. Joan den astean arroz eta txokolatezkoez gain artozkoak, gari beltz eta mahaspasadunak zein tahin eta txokolatezko cookieak izan genituen Dendan dastatzeko aukera izan zenezaten. Ideia ez da guztiak astero izatea baizik eta aldatzen joatea.