Kanpainak

Bertako tipuliñak hemen dira
Udaberriak aurrera egin ahala, tipulinak ere biltzen hasi dira bertako laborariak. Begira zer nolako itxura duten!!! Entsaladak prestatzeko osagaiak piskanaka hasi dira ugaritzen inguruko baratzeetan. Hala ere, udako erregina den […]

Bertako baben sasoia
Hasi gara Oiartzungo aurreneko babak jasotzen. Badakizue denboraldia aski laburra izaten dela beraz, baliatu aukera. Udaberrian bestelako lekaleak gure dietan sartzeko aproposak dira.

Orburuen 2. kanpaina
Maiatzaren erdialdean aurtengo azken orburuak eskuratzeko aukera izan genuen. Nafarroako Erriberako orburu fresko ekologikoen bigarren eta azken deialdia izan zena. Ninok Karkarretik ekarri baizizkigun bere orduru goxoak. Hontakoan gainera, denboraldi […]

Zaragozako gerezi ekologikoen 1. kanpaina
Aurten ere Zaragozako gerezi ekologikoak eskuratzeko aukera izango dugu. Oraingo honetan Galoren gereziondoen aurreneko uzta izango da, kontatu digunez, duela ja lau urte 1.000 gereziondo landatu zituen Lumpiaqueko lurretan eta […]

NAFARROAKO ZAINZURI FRESKOEN KANPAINA
Datorren astean Lizarraldeko zainzuri freskoak dastatu ahal izango ditugu. Ekoizleak berriki hasi dira aurtengo uzta jasotzen eta urtero bezala Arroizko Angel Iturrik ekarriko dizkigu. Uzta jaso bezain pronto ekarriko digute […]

Orburuen 1. kanpaina
Kostatu da baina pozik iragartzen dizuegu Nafarroako Erriberako orburu fresko ekologikoen lehen deialdi bat egiteko moduan gaudela. Aurten urtarrileko eurite eta tenperatura ez hain hotzak tarteko, orburuak lotsati ibili dira […]

Oiartzungo shiitakeak berriro ere eskuragai
Abian dugu Oiartzungo shitakeen denboraldia!! Aspaldian faltan genituen Lolok bertatik bertara ekartzen dizkigun elikagai bikain hauek. Ez dute konparaziorik normalean eskaintzen dizkizuegunekin, askoz ere ederragoak dira eta bide laburragoa egiten […]

Zainzuriez gozatzen hasi gara
Jaso berri ditugu aurtengo aurreneko zainzuri fresko ekologikoak. Kiloko sortetan eskuratu ditzakezue. Nafarroako Ninoren baratzetik zuzenean gure platerera. Zein zortedunak garen!!

Urte sasoiaren araberako hazi ekologikoak
Urte sasoiaren arabera baratzean egin beharreko lanak eta erein beharreko haziak ere aldatuz doazenez, Alekak Euskal Herriko hazi ekologikoen sorta ederra bidali digu, zatoz eta eskuratu behar duzuna, denetik dugu!

Hasi dira piskanaka ilarrak
Hasi gara aurtengo aurreneko ilar-txikiak jasotzen. Altzan molde ekologikoan ekoitzitakoak ekarri dizkigu Wilsonek. Momentuz gutxi batzuk baino ez, denboraldia hastapenean baitago. Baliatu aukera!!

Aurtengo aurreneko marrubiak
Udaberrian aurrera egin ahala gure apaletako frutak ere kolorez aldatzen doaz. Gaurkoan aurtengo aurreneko marrubi ekologikoak jaso ditugu. Bertakoen sasoia abiatu aurretik Huelvan molde ekologikoan ekoitzitako eta langileen lan-baldintza duinak […]

Nafarroako gari-zainzuriak
Nafarroako zainzuriak ere lotsati momentuz baina badatoz piskanaka. Aurreneko gari-zainzuri sortak zein txuriak ere jasotzen hasi gara. Kanpaina egiteko oraindik zertxobait itxaron beharko dugu oraindik. Bitartean izakinak amaitu arte gure […]

Zerba gorriak ere badira inguruko baratzeetan
Gure artean ez dugu horrenbesteko ohiturarik zerba gorriak jatekoa baina Etxetxo Baserriko Joxerrak aste honetan ohiko zerbez gain, gorriak ere ekarri dizkigu. Ohiko zerba baino gozoagoa denez, errezeta gozo zein […]

Erremolatxen sasoia
Begira nolako erremolatxa ederrak ekarri dizkigun Mikelek Arantzatik!! Ez dago garaian garaikoa jatea bezalakorik!! Gure webgunean erremolatxa protagonista duten hainbat errezeta desberdin proposatzen dizkizuegu. Baina entsaladan gordinik, hanburgesa begetalak egiteko, […]

Mihilua ere biltzeko garaia iritsi da
Bertako mihilu ekologikoa ere aukeran duzue egunotan. Labean prestatzeko zein platerei anis ukitu freskoa emateko mundiala da. Dastatua duzu dagoeneko?

Bertako brokoliak
Urteetako harremanaren ostean, baratzezain batzuek bazkideon elikadura beharrak asetzeko haien ekoizpena planifikatzen dute gurekin. Karkarreko Ninoren kasua horietako bat da. Guk hala eskatuta brokoli, azalore eta azakiak ekoitzi baititu molde […]

Antzara arrautzak berriro ere gurean
Antzara arrautzen sasoia ere abian dugu. Gurutzeko Mattinek ekarri dizkigu. Berriki hasi da antzarak hazten eta hau aurreneko proba du, honen baitan ekoizpena handitzearen aldeko hautua egingo duela kontatu digu. […]

Aurtengo azken potimarroiak
Mattin antzarekin ez ezik, baratzean ere ari da bere kasa Gurutzen zein Baztanen eta guri dagokigu bere aurreneko urrats hauetan babesa agertu eta bere laboreak merkaturatzen laguntzea. Begira zein potimarroi […]

Oiartzungo txahal-haragi loteen kanpaina
Aurreratu genizuen moduan Oiartzun Burujaberen aterkipean garatu dugun Oiartzungo haragi-zirkuitu propioaren aurreneko proba pilotuaren harira, pozez beterik iragartzen dizuegu kanpaina abian dugula!! Amaitu da beraz, itxaronaldia. Herriko haragia herrian bertan […]

Aurtengo ardi esne denboraldia abian
Abian dugu Ardi-esne denboraldia. Etxean mamia egiteko ohitura duzue zuetako askok, bada baliatu aukera! Astearte arte duzue eskaera egiteko aukera eta asteazkenetan ekartzen digute Eguzki-Borda baserriko kideek.

Balentziako laranjen denboraldia abian
Abian dugu Balentziako laranja ekologikoen denboraldia, urtero bezala 10kg-ko kaxetan etxeratu ahal izango dituzue. Astero astero jasoko ditugu, asteartetan normalki. Ze pena ezin dela duten usain gozoa irudien bidez transmititu.

Arroitzeko intxaurrak
Aspaldian galdezka ari zineten Iturriren intxaurren inguruan, bada, pozik iragartzen dizuegu dagoeneko jaso dugula aurreneko eskaera eta eskuragarri dituzuela 2kg-ko poltsetan. Guk dastatu ditugu eta mundialak daude.

Bertako sagarren denboraldia
Getariako Lahardi baserriko sagar ekologikoak ere ekarri dizkigu Jonek. Benetako sagar zaporetsuak, ez formaz perfektu, artifizial eta dizdiratsu baina zaporerik gabeak. Kontsumitu bertakoa eta garaian garaikoa!!

Bertako azakiak
Astero astero Ninok Karkarren ekologikoki ekoitzitako neguko barazki eder-ederrak ekartzen dizkigu: brokolia, azalorea, aza,… Gogoratu naturak urte sasoi bakoitzean gorputzak behar duena ematen digula beraz, txertatu eguneroko elikaduran azakiak.


