Maiatzaren erdialdean aurtengo azken orburuak eskuratzeko aukera izan genuen. Nafarroako Erriberako orburu fresko ekologikoen bigarren eta azken deialdia izan zena. Ninok Karkarretik ekarri baizizkigun bere orduru goxoak.
Hontakoan gainera, denboraldi amaiera izanik, orburuek tamaina txikiagoa daukate, eta ia euro bat merkeagotan eskuratu dezakegu. Hori bai, zaporea berdin mantendu da!
Badakigu zuetako asko orburu freskoen oso zaleak zaretela, bada, aurten ahantzi bazaizue, heldu den urtean argi ibili!



