Gure artean ez dugu horrenbesteko ohiturarik zerba gorriak jatekoa baina Etxetxo Baserriko Joxerrak aste honetan ohiko zerbez gain, gorriak ere ekarri dizkigu.

Ohiko zerba baino gozoagoa denez, errezeta gozo zein gazietan baliatu daiteke. Kolore gorria K bitaminak ematen dio, odolaren koagulazio on bat mantentzeko ezinbestekoa dena.
Baliatu aukera eta probatu errezeta desberdinak!!




