facebook instagram youtube
  • Baben garaian

    Altzatik ekarri dizkigute aurtengo lehenengo baba ekologikoak. Baliatu udaberria bestelako lekaleak jan eta proteina iturri desberdinak sartzeko zuen dietan.

    Ilar txikien garaia abian da

    Dagoeneko abian dugu aurtengo ilar txikiaren denboraldia. Elikakoak biltzeko moduan egon bitartean, Berrobiko Soronea Baserrian modu ekologikoan ekoitzitakoak jasotzen hasi gara momentuz.

    Marrubi garaia

    Abian dugu aurtengo marrubi garaia. Bertako basa-marrubien garaia hasi arte oraindik ere zertxobait itxaron beharko badugu ere, itxaronaldia eramangarriagoa egiteko urtero bezala Huelva-koak jasotzen hasi gara astean hirutan, astelehen, asteazken […]

    ORBURU ETA ZAINZURI FRESKOEN KANPAINA

    Datorren astean berriro dastatu ahal izango ditugu Nafarroako Erriberako orburu eta zainzuri freskoak. Orburuen kasuan, bigarren deialdia izango da, Ninoren orburuak dastatzeko aukera izan dugunon artean sekulako arrakasta izan dutenez, […]

    ORBURU EKOLOGIKOEN KANPAINA

    Pozik iragartzen dizuegu Nafarroako Erriberako orburu fresko ekologikoen lehen deialdi bat egiteko moduan gaudela. Aurten urtarrileko izozteak tarteko, ekoizleek orburuen lehenengo uzta ia-ia osorik galdu zuten eta geroztik euri eskasia […]

    Arroz-babarruna

    Imanolek Arrocera barietateko babarrun txuri ekologiko ekartzen digu, Nafarroan ekoizten ditu modu agroekologikoan. Gozoak dira zaporez eta liseriketa arinekoak. Badakizu haurren elikaduran txertatzea gomendatzen duten lehenengo lekalea dela? Orain arte […]

    Txikoria

    Garaiko beste barazki osasungarria txikoria dugu. Egunero ekartzen digute Elikako kideek. Gibela babesteko zein digestioa errazteko oso aproposa da. Naturak urte sasoi bakoitzean gure gorputzak behar duena eskaintzen digu. Kontsumitu […]

    Mandarinen sasoia

    Astero bidaltzen dizkigu Arantza, Balentziartutako oiartzuarrak, mimoz ekoitzitako mandarina ekologikoak. C bitamina eta ur kontzentrazio handia dauka. Sistema immunologikoa hobetzen, odoleko azukre-maila orekatzen eta kolesterol txarra eta presio arteriala murrizten […]

    Bertako baratxuri freskoa

    Dagoeneko hasi gara aurtengo lehen baratxuri fresko sortak jasotzen. Elikako Joritzek ekartzen dizkigu egunero-egunero. Eguraldia tarteko, kostata hazi omen dira baina amaitu da itxaronaldia, denboraldia abian baitago. Arraultz nahaskian zein […]

    Brokoli garaia

    Abian dugu bertako brokoliaren denboraldia. Arantzatik ekarri digu Mikelek. Osasunari dagokionez oso propietate aberatsak ditu beraz, baliatu aukera eta saiatu maiz jaten. Brokoliaren propietateak hain dira bikainak, Munduko Osasunaren Erakundeak […]

    San Blas opila

    Azken egunek negu itxurarik ez badute ere, urtarrila badoa pixkanaka eta otsaila iragartzeko larunbatean San Blas eguna dela eta, San Blas Opila eskuratzeko moduan zaudete estreinekoz Laboren. Ainarak Arrasaten glutenik […]

    Tatsoi

    Tatsoi-ak zurtoin mehe bat dauka, orri biribil batekin amaitzen dena. Bere zaporea ez da bereziki bizia, baina bere usaina gozoa da eta gerezia edo melokotoia bezalako frutak gogorarazten dizkigu, fruitu […]

    Eskarola

    Eskuragai duzuen beste garaiko barazkia eskarola, Errezilgo Irure Txiki Baserrian ekoitziak. Gordinik granadarekin eta umeboshi pure eta olioarekin prestatutako saltsarekin mundiala geratzen da. Eskarola barazki diuretikoa da eta gibelaren arazte-funtzioa […]

    Eguberrietarako arkume ekologikoaren kanpaina

    Abian dugu Eguberrietako arkume ekologikoaren kanpaina. Azken urteetan bezala, Zuberoako Lohitzun herrixkan kokatutako Paxkoteia etxaldeko arkumea eskuratu ahal izango duzue. Oso harrera ona du zuen artean kategoriko haragi honek; horregatik, […]

    Amezketako turroi eta polboroi ekologikoak

    Dagoeneko salgai dauzkagu Leirek Amezketan mimo osoz elaboratutako TURROI eta POLBOROI ekologiko eta artisauak. Turroietan zapore ugariren artean aukeratu ahal izango duzue: biguna, gogorra, txokolatezkoa, gorringoa, intxaur eta esnegain eta […]

    Laranjak

    Dagoeneko abian dugu Balentziako laranjen denboraldia. Urtero bezala, 10kg-ko kaxetan eskuratu ditzakezue. Zuetako asko zain zeundeten bada, amaitu da itxaronaldia. Aurten, beroa tarteko, zertxobait atzeratu dira. Gozatu!!

    Bertako kiwia

    Dagoeneko abian dugu bertako KIWIen garaia. Lahardi eta Aurrin Bekoa baserritik ekartzen dizkigute astero. Laranjek baino C bitamina gehiago du eta zuntz eta kobrean aberatsa denez, digestioa errazteko aproposa da.

    Ahuakate garaia

    BERTAKO tomatearen garaia amaitu eta AHUAKATEAren denboraldia estreinatu berri dugu. Getariko Lahardi Baserrian eta Irungo lurretan ekoizten dituzte modu agroekologikoan. Badakizu Jon izan zela Euskal Herrian ahuakatea lantzen hasi zen […]

    Orburuak

    Dagoeneko jaso ditugu lehenengo ORBURU EKOLOGIKOAK. Karkarretik ekarri dizkigu Ninok. Pisura dituzue salgai. Gezurra dirudi uda itxurako egun honetan, negu beteko barazkiak bildu daitezkeenik ezta?

    Azakien sasoia

    Elikako Ioritzek AZAk ekartzen dizkigu astero-astero. Eltzekarien osagarri, entsalada beroan zein etxean txukruta egiteko baliatu dezakezue. Kaloria gutxi du eta barrena goxatzeko lagungarria da. Aza mota ugari dituzue Laboren aukeran: […]

    Intxaurren garaia

    Dagoeneko hasi gara jasotzen Lizarraldeko aurtengo lehen intxaurrak. Angelek ekarri dizkigu iaz bezala 2kg-ko zakutan. Sekulako arrakasta izan zuten eta ez gara harritzen!! Aurtengoak ere mundialak daude!!

    Eztiaren uzta berria

    Eguraldi aldaketekin hoztu egiten gara sarritan, horregatik etxe guztietan falta ezin dena EZTIA izaten da. Luzaroan zain egon gara erlezainek aurtengo uzta noiz ekarriko. Bada, dagoeneko jaso dugu ERROMERO, GAZTAINONDO […]

    Artilezko zapatilak

    Negua iritsi dela dirudien honetan, etxean goxo egoteko dagoeneko jaso ditugu aurtengo ARTILEZKO ETXEKO ZAPATILAK, aurten gainera modelo berriak egin ditu Rakelek. Horrenbeste maite dituzuen artilezko plantilak ere iritsi zaizkigu. […]

    Mandarinen denboraldia

    Urriak aurrera egin ahala, neguko gero eta fruta gehiago jasotzen hasi gara. Valentziako Carmenek modu agroekologikoan ekoitzitako MANDARINAk ere jasotzen ditugu astero. Okitsu barietatekoak dira, kanpotik berdeak izan arren, mamia […]