facebook instagram youtube
  • Ahuakate ekologikoen denboraldia

    Abian dugu ahuakate ekologikoen denboraldia. Aste honetan jaso ditugu Felixek Granadan ekoitzitako lehenengo aleak. Bertako ahuakateak dastatzeko oraindik beste aste pare bat itxoin beharko ditugu. Goizetan gure gorputzak proteina eta […]

    Bertako lekaleak

    Bardeetan Kikok modu agroekologikoan ekoitzitako txitxirio eta dilista ekologikoak dagoeneko eskuragai dituzue. Gogoratu lekaleak proteina iturri aberats eta osasuntsuak direla eta egun hotzetan barrena berotzeko eltzekarietan jateko primerakoak.

    Udazkeneko gutizia: bertako onddoak

    Udazkenean tarteka Jonek mendian bildutako onddoak eskuratzeko aukera izaten dugu. Arrautz nahaskian zein salteatuta jateko mundialak dira. Usaina bezain zapore aparta izaten dute.

    Oraindik bertako tomatea dastatzeko aukera

    Giro epelaren eta udako zaporeen nostalgia dugunontzat inguruko baratzeetako azken tomate ekologikoak jasotzen ari gara azken asteetan, Oiartzunen eta Altzan bertan ekoitziak. Baliatu aukera!!

    Leka borobilak eta tipula gorria

    Urtaro aldaketetan ohikoa izaten da denboraldi desberdinetako barazki eta fruten arteko elkarbizitza. Egun hauetan udan ohikoak diren leka eta tomateez gain, tipula gorri eta kakahuete kuiak ere ekartzen ari dizkigute […]

    Fruta eskaintzan aldaketa

    Fruta eskaintza ere piskanaka berritzen ari gara azken asteetan,izan ere, hasi gara Valentzian Carmenek mimoz ekoitzitako zitriko ekologikoak jasotzen. Momentuz mandarinak eta limak bidali dizkigu eta nola gustatzen zaigun udazken […]

    Azaki eta kuien garaia

    Eguraldiak nola gure apalak ere udazken kolorea hartzen ari dira. Abian dugu kuia eta azakien garaia. Kakahuete, Gernika eta potimarroi barietateak dituzue aukeran. Azakiei dagokienez, momentuz aza kixkurra eta kale […]

    Nafarroako meloien denboraldia abian

    Abiatu berri dugu Nafarroa hegoaldeko meloi ekologikoen denboraldia. Astero jasoko ditugu zuzenean Jose Javier ekoizlearengandik. Zapore bikaina dute eta egun beroei aurre egiteko fruta paregabea da. Iraila osoan zehar eskaintzeko […]

    Juantene Baserriko txekor-haragi lotea

    Juantene Baserria Gaintxurizketan kokatuta dago, Jaizkibel mendiaren magalean, haien lanarekin eta bizilagunen laguntzarekin Jaizkibelen xarmari eusten saiatzen dira, natura zainduz. Bertako hiru anai-arrebak baserriaren erreleboa hartu dute. Laboren eskuratu dezakezuen Ageri […]

    Alfaroko melokotoi horien garaia

    Abian dugu Alfaron ecOrtigosoko kideek modu biodinamikoan ekoitzitako melokotoi hori paregabeen denboraldia!! Eguraldiaren gora-beherekin aurten uzta atzeratu zaie baina dagoeneko jaso ditugu. Baliatu aukera garaian garaiko fruta osasuntsua jateko!!

    Bertako tomateen sasoia

    Bertako baratzeetatik jasotako tomate ekologikoen eskaintza zabala dugu, a zer nolako zapore eta usaina duten!!! Barietate ugariren artean aukeratu ahal izango duzue: entsaladakoa, saltsa egiteko, Loidi, arroxa,… Laboreren ibilbidean kontsumo […]

    Piper berdeen garaia

    Piper berde mota ugari ere jasotzen hasi gara azken egunetan: luze italiarra, Gernika bariatekoa, Ibarrakoa,… Goarnizio moduan zein pistoan edo shitake eta txanpiekin salteatuta jateko primerakoak dira!! Elikako kideek zein […]

    Mangoen denboraldia

    Abian dugu mango denboraldia. Granadako klima tropikalean Felixek ekoitzitakoak eskuratzen ditugu zuzenean. Astero-astero jasotzen ditugu. Arrozarekin sukaldatzeko, txia puddinga egiteko, izozkiak etxean prestatzeko zein bere horretan fruta jateko bikaina da!!

    Behi-haragi loteen eskaintza

    Estreinekoz inguruko abeltzainen behi-haragi lotea eskaintzen dizuegu. Dendan egunerokoan eskuratu dezakezuenaz gain, tarteka haragi lotea eskainiko digute bertako baserritarrek. Haragi freskoa ekarriko digute, hutsean ontziratua etxe bakoitzeko ohituren arabera norberak […]

    Bertako ahabien garaia azkenean iritsi da

    Otazuriko lagunei, eguraldia tarteko, uzta zertxobait atzeratu zaie baina dagoeneko jaso ditugu Ezkurrako aurtengo lehen ahabi ekologikoak. Bi formatutan dituzue eskuragarri: kaxan eta kraft poltsan. Dastatuak dituzuenak badakizue, ez dute […]

    Bertako lekak

    Dagoeneko hasi gara Elikako aurtengo lehenengo lekak jasotzen, desiatzen geunden!! Joritzek ekartzen dizkigu goizero baina oraindik ez direnez asko jasotzeko moduan, pazientzia izan beharko dugu, ez baitizkigu kilo asko ekartzen. […]

    Melokotoi horiaren sasoia

    Dagoeneko jaso ditugu aurtengo lehenengo melokotoi horiak. Gaur Denda garaiko fruta ekologiko paregabez betea dugu. Momentuz Lumpiaquetik ekarri dizkigu Galok baina laster hasiko gara jasotzen ecOrtigosoko lagunek Alfaron ekoitzitakoak ere. […]

    Bertako errefautxo sortak

    Bertako errefautxo sorta ekologikoak ere eskuragai ditugu Dendan, ari da pixkanaka nekazarien baratza kolorez aldatzen. Entsaladan edo frijituen goarnizio bezala jateko aproposa da. Defentsak handitzen eta gibela garbitzen laguntzen du.

    Bertako kuiatxoak

    Hasi gara aurtengo bertako lehen kuiatxo ekologikoak jasotzen. Elikak, Joxerrak eta Ibaik ekartzen dizkigute egunerokoan. Asteburuan errezeta desberdin bat prestatu nahi baduzue, animatu eta shitakeekin beteak prestatu, erraza da eta […]

    Patata berria

    Oiartzunen bertan ekoitzitako patata berria dagoeneko eskuragai duzue, Arraztaloko lagunek zein Vladisek ekartzen digute.

    Bertako brokolia eta tipulina morea

    Hasi gara bertako baratzeetatik garaiko barazki berriak jasotzen. Brokoli eta tipulina ekologikoaren txanda da egunotan. Brokolia Oiartzunen bertan ekoitzia gainera! Tipulina berriz Altzako Etxetxo Baserrian Joxerrak ekoitzia.

    Gerezi ekologikoaren 2. kanpaina

    Lehenengo kanpainaren arrakasta ikusita, zuetako askori deialdia oharkabean pasa zaizuela jakitun eta gerezien denboraldia ekainaren amaieran bururatuko dela kontutan izanda, datorren astean bigarren kanpaina bat egitea erabaki dugu. Konsziente gara […]

    Udako fruta hezurduna badator

    Piskanaka-piskanaka udaberriak aurrera egin ahala hasi gara uda hasierako fruta hezurdunaren lehen aleak jasotzen. Aste honetan ekarri dizkigu aurtengo lehenengo ABRIKOT eta haragi txuriko MELOKOTOI GORRI ekologikoak Bio Jalón Natureko […]

    Gerezi ekologikoan kanpaina

    Pozik iragartzen dizuegu datorren astean Zaragozako gerezi ekologikoen kanpaina egiteko moduan gaudela. Jalok ekarriko dizkigu Lumpiaqueko kooperatiban kide dituen bi mutil gaztek molde ekologikoan ekoitzitako gereziak. Lapins barietatekoak dira, gereziondo […]