facebook instagram youtube
  • Petrine baserriko txahala

    Uztailaren hasieran jaso dugu Oiartzungo Haragi-Zirkuitu propioko aurtengo azken txekorraren haragia.

    Oraingo honetan, Karrika auzoko Petrine baserriko Ferminek hazitakoa da, Limangus arrazakoa eta arra. Txekorraren elikadura etxeko arto eta belarraz gain, zereal ekologiko eta transgenikorik gabea izan da. Eta hormona externo eta antibiotikorik gabe hazi du eta tratu ona emanez azken unera arte. Laboreren berme guztia duen haragia da: osasuntsua, bertakoa, prezio duinak ekoizleentzat eta justuak kontsumitzaileentzat, zuzenean eskuratua, ingurumena errespetatuz eta lehen sektorea bultzatzeko egina.

    Oraingo honetan 5kg-ko loterik gabe geratu garenontzat, loteetara bideratu ez dugun haragia hutsean ontziratu eta izoztuta eskainiko dizuegu aurreko aldietan bezala, nahieran erosten joateko. Dagoeneko eskuragai duzue. Baliatu aukera!!

    Gozatu herriko haragi osasuntsuaz!!