Guk eguneroko irakurketarekin gozatzea maite dugun arren, apirilaren 23an Liburuaren Eguna izaki, aitzakia baliatu nahi izan genuen Laboreko goiko solairuan zuentzat atonduta dugun Paperezko Ametsen Txokoaz oroitarazteko. Bertan liburuei 2., 3. edo 4. bizitza bat ematen diegu musutruk. Liburuek etxe batetik bestera hegan egin eta guk haiekin iraganera, urruneko lurretara zein geure barne mundura bidaiatu dezagun.
Gustu guztietarako liburuak dauzkagu, haur, gaztetxo zein helduentzat. Zatoz deskubritzera!!







