facebook instagram youtube
  • Bertako mugurdien garaia hasi da

    Abian dugu bertako mugurdien aurtengo denboraldia. Amaiak dagoeneko ekarri dizkigu aurtengo uztarekin betetako lehen tarrinak. Astelehen eta ostegunetan ekartzen dizkigu. Mugurdi freskoez gain, izoztuak ere ekartzen dizkigu haur zein helduoi […]

    Bertako lehen kuiluzeak dagoeneko eskuratu ditugu

    Beroari aurre egin eta udako gure entsaladak hornitzeko bertako kuiluzeak ere jaso ditugu, Altzatik ekarri dizkigu Wilsonek. Gainerako baratzezainak ere laster hasiko dira aurtengo uzta jasotzen.

    NAFARROAKO GEREZI EKOLOGIKOEN KANPAINA

    Aurten Nafarroako gerezi ekologikoak eskuratu ahal izango ditugu. Karkar udalerrian urteetako nekazari ibilbidea duen familia txiki batek ekoitziak dira. Esan digutenez, klase desberdinak dituztenez uzta San Ferminak arte luzatzeko moduan […]

    ORBURU ETA ZAINZURI FRESKOEN 2. KANPAINA

    Datorren astean Lizarraldeko orburu eta zainzuri freskoen 2. kanpaina bat egiteko moduan gaude. Beti bezala uzta jaso bezain pronto ekarriko digute Laborera, bazkideok lurrak ematen dituen garaian garaiko kalitatezko fruitu […]

    ORBURU ETA ZAINZURI FRESKOEN KANPAINA

    Pozik iragartzen dizuegu Nafarroako Erriberako orburu eta zainzuri freskoen kanpaina egiteko moduan gaudela. Aurten urtarrila amaierako eta otsaila hasierako izozteak tarteko, ekoizleek orburuen lehenengo uzta ia-ia osorik galdu zuten eta […]

    Hasi dugu bertako azenario sorten denboraldia

    Gure inguruko baratzetan azenarioa ekoiztea lan zaila da, dugun klima tarteko, zaila baita hauek nahikoa haztea eta denbora luzea behar izaten baita uzta jasotzeko, bitarte horretan lursaila beteta izanik beste […]

    Erremolatxaren garaia

    Udaberriaren hasierarekin erremolatxa biltzen hasten dira gure inguruko nekazariak, barazki honen propietateak aprobetxatu eta zaporeari dagokionez, bere onenean dastatzeko unerik onena da. Bere kolore gorri bizi eta deigarriak ezaugarritzen duen […]

    Bruselazen garaia

    Bruselazak zuntz, potasio eta azido foliko iturri aberatsa dira. Modu askotan prestatu litezke: egosita menestran, gordinik entsaladan, labean koko xehetuarekin, txanpiñoi edo urdaiazpikoarekin saltseatua, frijituak laranjarekin, etab. Ez galdu aste […]

    Arkume ekologikoa eskuratzeko beste aukera

    Datozen astetan arkume ekologikoa eskuratzeko aukera berri bat izango dugu. Nafarroa Beherea eta Zuberoa arteko mugan kokaturiko Lohitzun herrixkako Paxkoteia etxaldeko Edouarden esnetako arkume ekologikoa, hain zuzen ere. Arkumeak belardietan […]

    Azakien garaia

    Urte sasoi honetako ohiko barazkia dugu KALE AZA. Sortetan eta pisura dugu aukeran. Gordinik entsaladan, labean kurruskatuta, egosita zein zukuetan jan dezakegu. Zuntz asko ditu hesteen lana erraztuz; kaltzio eta […]

    Bertako ziazerbak

    Goiak zurituta ditugun honetan baratzean neguko uzta jasotzen ari dira gure ekoizleak. Begira nolako ziazerba sorta ederrak ekartzen dizkigun egunero Elikak! Ziazerbak K bitamina gehien duten barazkiak dira, hezurrak osasuntsu […]

    Laranja ekologikoak 10kg-ko kutxetan

    Astero jasotzen ditugu Balentzia aldean Josep eta Carmenek mimoz ekoitzitako laranja ekologikoak. Oso produktu kuttunak dira Laborezainontzat. Zukurako zein osorik jateko modukoak dira. Molde ekologikoan ekoizten dituzte eta zuhaitzetik zuzenean […]

    Urte Zaharrerako arkume ekologiko kanpaina

    Aipatu genizuen moduan Urte Zaharretarako ere arkume ekologikoa eskuratu ahal izango dugu, Zuberoako Paxkoteia etxaldearen eskutik. Erdia (2,5-3kg) ala osoa (5-6kg) eskatu daiteke eta 22€/kg-ko prezioan eskuratu ahal izango duzue. […]

    Eguberrietako arkume ekologiko kanpaina

    Abian dugu Eguberrietako arkume ekologikoaren kanpaina. Aurten bi aukera izango dituzue eskura: batetik, Hernaniko Telleri Zahar baserrikoa eta bestetik, Zuberoako Paxkoteia etxaldekoa. Irizpide desberdinen baitan aukeratu ahal izango duzue: gertutasuna, […]

    Enbotatzeko tomate ekologikoaren kanpaina

    Iaz egin genuen moduan, aurten ere gure ohiko ekoizle bihurtu den Ricardo Antonen eskutik Kaparrosoko enbotatzeko tomate freskoa eskuratu ahal izango dugu datorren astean. Kanpainen deialdia fruituen ekoizpen mardula dagoenean […]

    Enbotatzeko pikillo piper ekologikoaren kanpaina

    Kaparrosoko enbotatzeko pikillo piper freskoa, bildu eta zuzenean Laborera ekarria.Eskaerak: 2021eko urriaren 1ko eguerdi arteJasotzeko: 2021eko urriaren 5etik aurrera 1,6 €/kg Gutxieneko eskaera: 5kg Animatu eta egin zuen eskaerak!

    Zainzuri ekologikoen kanpaina 

    Nafarroako Erriberako zainzuri freskoak, bildu eta zuzenean Laborera ekarriak.Eskaerak: 2021eko maiatzaren 16ra arteJasotzeko: 2021eko maiatzaren 18tik aurrera 5 €/ 1kg-ko sorta Animatu eta egin zuen eskaerak!

    Orburuak

    Nafarroako Erriberako orburu freskoak, bildu eta zuzenean Laborera ekarriak.Eskaerak: 2021eko maiatzaren 16ra arteJasotzeko: 2021eko maiatzaren 18tik aurrera 3’10 €/dozena Animatu eta egin zuen eskaerak!

    Arkume ekologikoa

    Nafarroa Beherea eta Zuberoa arteko mugan kokaturiko Lohitzun herrixkako Paxkoteia etxaldeko Edouarden esnetako arkume ekologikoa eskuratzeko aukera berri bat izango dugu aste Santurako, Hutzean ontziratua eta izoztua.ERDIA 2,5kg ala OSOA […]