Kanpainak

Tipulina morea
Hasi dira inguruko nekazarien baratzak udako loraldi betean!!! Altzako tipulin gorriak jasotzen hasi gara. Oso zaporetsuak dira entsaladan gordinik zein sukaldatuta tipularen ordez jateko bikainak dira. Kontsumitu bertakoa, agroekologikoa eta […]

Bertako alberjinien garaia
Elikako lan-talde bikainak mimoz ekoitzitako alberjinia ekologikoak ere eskuragai dituzue. Zartagian salteatuta, beteak labean zein humus moduan prestatzeko bikaina da barazki hau.

Patata berria
Hasi gara patata berria ere jasotzen. Arraztaloko lagunek ekartzen digutena Oiartzunen ereindako patata txuria da eta Berrobitik berriz, patata gorria jasotzen hasi gara.

Bertako porru sortak
Aspaldian faltan genituen bertako porru sortak baina amaitu da itxaronaldia. Sekulako itxura dute, nabari da mimoz ekoitziak izan direla. Momentuz Berrobiko Soronea baserritik jasotzen ari gara lehen aleak. Milesker Miriam!!

Bertako ahabi ekologikoak
Aurtengo Otazuriko ahabi ekologikoen denboraldi bete-betean gaude. Ezkurrako familia-lurretan ekoizten dituzte Laura eta IƱaki hernaniarrek. Gutako askorentzat fruta kuttuna da, egia esan, zaporez ez du parekorik!! Astero bitan ekartzen dizkigute. […]

Albahaka sortak
Berrobitik Miriamek ekarri dizkigun Albahaka sortak ditugu salgai. Ez dakizue nolako usaina duten!!! Uda honetan zuen platerei ikutu freskoa eman edo etxean pesto saltsa egin nahi baduzue, ezin da zuen […]

0km-ko marrubiak
Egun hauetan Urrulloko lurretan mimoz ekoitzitako marrubi ekologikoak ekartzen ari dizkigute Lurraren Orenako kideek. Usain zein zapore ezinhobea dute!! Zenbat maite dugun urte sasoi hau!!

Malabar ziazerbak
Hasi dira inguruko nekazarien baratzak udako loraldi betean!!! Altzako malabar ziazerba ederrak jasotzen hasi gara. Badakizue ziazerba hauei baratzako kokotxa deitzen zaiela? Kontsumitu bertakoa, agroekologikoa eta garaian garaikoa!!

Txokolate tomatea
Neka eta Josetxok txerri-tomate oso zaporetsuak ekartzen dizkigute, a ze nolako gutizia! Uztailaren hasieran proba moduan eman zizkiguten eta ordu gutxitan eskutatik kendu zenizkiguten horregatik, egunerokoan jasotzeko hautua egin dugu. […]

Milalore eztiaren uzta berria
Ederki bete digu Xikerrek eztien txokoa, aspaldian faltan genituen eztiak ekarri baitizkigu, euskal erle beltzek elaboratutako milalore ezti berria eta baita erromero eztia ere. Aitor Amianok ere Oiartzunen eta Valderejon […]

Melokotoi horiaren sasoia
Hasi gara melokotoi horia ere jasotzen, Lumpiaquen molde ekologikoak ekoitzitako Galorenak ez dakizue ze zaporetsuak diren!! Zorionekoak gu!!

Zaragozako gerezi ekologikoen kanpaina
Datorren astean gerezi ekologikoak eskuratzeko beste aukera bat izango dugu. 800 metrora kokatutako eta 30 metro altu diren gereziondoetatik bildu eta zuzenean ekarriko dizkigute gerezi mardul eta gozo hauek. Eskaerak […]

Nafarroako gerezi ekologikoen kanpaina
Pozik iragartzen dizuegu datorren astean Nafarroako gerezi ekologikoen kanpaina egin ahal izango dugula. Aste honetan ekarri dizkigu Ninok aurreneko kiloak Dendara eta iritsi orduko hegan egin zuten, nabari da zuen […]

Ilar txikien denboraldia abian
Abian dugu ilar txikien denboraldia. Elikako lagunek ekartzen dizkigute egunero egunero. Makutxoko lurretan mimoz modu agroekologikoan ekoitziak bildu eta berehala. Zeinen zortedunak garen!! Bikainak dira eta denboraldia laburra denez, baliatu […]

Orburu eta zainzuri freskoen kanpaina
Datorren astean berriro dastatu ahal izango ditugu Nafarroako Erriberako orburu eta zainzuri freskoak. Orburuen kasuan, bigarren deialdia izango da, Karkarreko Ninoren orburuak dastatzeko aukera izan dugunon artean sekulako arrakasta izan […]

Udaberrian ereiteko haziak
Maiatzan sartzearekin bat hazi berriak jaso ditugu. Izan ere, baratzegintza ekologiko eta biodinamikoaren arabera urte sasoi hau aproposa baita lekak, piper barietate desberdinak eta alberjiniak ereiteko.

Gari-zainzurien denboraldia abian
Karkarreko Ninok gari-zainzuri ekologikoak ere ekartzen ari zaigu, garaiko beste barazki osasuntsua. Plantxan dida batean egin eta lore gatzarekin zerbitzatzeko mundialak!!

Aurtengo lehenengo orburu kanpaina
Luzaroan egon gara zain baina dagoeneko amaitu da itxaronaldia. Datorren astean Nafarroako orburu ekologikoak eskuratzeko aukera izango dugu!! Udaberria gibel garbiketarako garai aproposa da eta naturak baliabide aberatsak ematen dizkigu […]

Zainzuri txuriak hemen dira
Gaurkoan aurtengo Nafarroako lehenengo zainzuri fresko ekologikoak jaso ditugu. Haien denboraldiak gutxi irauten du eta zuen barazki kuttuna dela nabari da, jaso orduko ziztu bizian ari baikara saltzen. Baliatu aukera […]

Behi-zaharraren haragi-loteen kanpaina
Oihanalde Baserriko Arantxa eta Felixek behi zaharraren haragi ekologiko loteak eskaintzen dizkigute berriro ere. Jakin dugunez, kanpaina honen ostean denboraldi luze xamar batean ez dute behirik izango beraz, kontutan izan zuen eskaerak […]

Tolosako babarrun ekologikoak
Imanol Laborezainaren bidez lortu berri dugu Hernialdeko Elketa baserriaren lurretan ereindako Tolosako babarrun ekologikoa, 1kg-ko poltsetan izango duzue eskuragai berriro ere aste honetatik aurrera. Tolosako babarruna esaten den hori Hernialde, […]

Bertako endibiak estreinekoz
Estreinekoz jaso ditugu eskualdean bertan ekoitzitako Endibia ekologikoak. Ibaik ekarri dizkigu Lezotik. Sekulako itxura dute eta normalean izaten dugun prezioarekin alderatuta, erdi prezioan eskuratu ditzakezue. Garaian garaiko eta bertako barazki […]

Getariako laranjak
Lahardi baserriko gure fruta ekoizle Jonek Getarin ekoitzitako aurreneko mahai laranjak ekarri dizkigu. Nork esango zuen gure lurretan zitrikoak ere ekoizteko gai izango ginenik ezta? Dastatzera animatzen zaituztegu eta baita […]

Erlanen propolioa eta eztiak
Aspaldian faltan genituen Erlaneko Josebak Nafarroan ekoizten dituen Ezkai eta Erromero eztiak. Bi formatutan dituzue eskuragai: 500gr eta 1kg eta hiru motaren artean aukeratu dezakezue: Erromero eztia, Ezkai eztia eta […]


