facebook instagram youtube
  • Zaragozako gerezi ekologikoen 2. kanpaina

    /

    Datorren astean Zaragozako gerezi ekologikoak eskuratzeko beste aukera bat izango dugu. Oraingoan ere Galoren gereziondoen uzta izango da, kontatu genizuen, duela ja lau urte 1.000 gereziondo landatu zituela Lumpiaqueko lurretan […]

    Lea más

    Oiartzungo haragi-zirkuituko 2. urruxa eskuragai

    /

    Joan den astetik Oiantzabal baserriko beste urruxa baten haragia eskuratzeko aukera izango dugu oiartzuarrok. Aurreneko saiakeran egin bezala, oraingoa ere etxeko belar eta pentsu ekologikoarekin elikatu du Julenek, hormona eta […]

    Lea más

    Udako fruta

    /

    Ofizialki hasi dugu udako frutaren denboraldia, gure urteroko ekoizle kuttunen asteroko bisitek iragartzen diguten moduan. Gerezi, abrikot, nektarina, paraguaio, angurria, meloia, melokotoia eta golden sagarra jaso jasotzen hasiak gara dagoeneko. […]

    Lea más

    Zaragozako gerezi ekologikoen kanpaina

    /

    Aurten ere Zaragozako gerezi ekologikoak eskuratzeko aukera izango dugu. Oraingo honetan Galoren gereziondoen aurreneko uzta izango da, kontatu digunez, duela ja lau urte 1.000 gereziondo landatu zituen Lumpiaqueko lurretan eta […]

    Lea más

    Bertako kuiatxoak lotsati baina hasi dira

    /

    Hasi gara aurreneko bertako kuiatxoak jasotzen ere. Lezotik ekartzen dizkigu Cedricek. Gure apaletan metamorfosia abian da!!

    Lea más

    Nafarroako zainzuri freskoen 2. kanpaina

    /

    Datorren astean Lizarraldeko zainzuri freskoak dastatzeko beste aukera bat izango du, aurtengo azkena. Uzta laburra izaten da eta aurten eguraldi nahasia tarteko, uzta bilketa ere gora-beheratsua ari da izaten. 2. […]

    Lea más

    Nafarroako gereziak gurean

    /

    Maiatzaren hasieran Nafarroako aurtengo aurreneko gereziak ekarri zizkigun Ninok. Neguko frutaren denboraldia amaitzen joan ahala, udako fruta piskanaka jasotzen hasiak gara. A zer nolako sorpresa hartu dugun!!

    Lea más

    Oiartzungo ardi-gazta ekologikoa

    /

    Poz pozik gaude hemendik aurrera Oiartzungo Larremotx baserriko ardi gazta ekologikoa salgai izango dugulako. Rakelek kontatu digu ingurunearekin orekan bizi ahal izateko neurrira egokitua dutela ardi latxen artaldearen tamaina. Haiek […]

    Lea más

    Azkenean Zitueneren Pastatak Laboren salgai!!

    /

    Joan den astetik aurrera Zitueneko lagunen Pastatak eskuratu ahal izango dituzue Laboren. Poz-pozik gaude eta oso eskertuta ere Naiara eta Indiorekiko, gurean saldu ahal izateko egindako lanarengatik. Hiru zapore dituzue […]

    Lea más

    Larretaren behi-gazta ondua

    /

    Berriki Larretako lagunek 6-7 hilabetetan ondutako Kalaman behi-gazta ekarri digute estreinekoz. Pasteurizatu gabe merkaturatzen duten aurrenekoa da eta zapore aldetik nortasuna du. Larretako lagunek ekoizten duten esne soberakinari irtenbidea bilatzeko […]

    Lea más

    Versum garagardoen aurkezpen eta dastaketa

    /

    Maiatzaren 29rako plan bikaina proposatzen dizuegu: Versum garagardo freskoen aurkezpen eta dastaketa izango baitugu Laboren. Horretarako proiektuaren arima den Mikel izango dugu gurean. Irundarra izan arren, Pagoaldean elaboratzen ditu garagardoak […]

    Lea más

    Urmendiren agur eta aitortza eguna

    /

    Herritik eraikitakoa, desegitear Oiartzungo Urmendi Haur Eskolak orain arte ezagutu duen bidea bukatutzat eman beharko du Eusko Jaurlaritzak ahoz jakinarazi ondotik Udal Haur Eskolak diruz laguntzeari utziko diola. Zati bat […]

    Lea más

    Gure monetaren aurkezpena Laborezainontzat

    /

    Joan den astean Gure Monetaren aurkezpena izan genuen gurean. Udazkenean martxan egotea aurreikusia dago eta hori posible izateko herritarrak saretu eta ahalduntzeko aurkezpenak egiten ari gara foro desberdinetan. Tokiko ekonomia […]

    Lea más

    Oliba olioaren prezio jaitsiera

    /

    Pozik iragartzen dizuegu oliba olio birjina extraren prezioa jaitsi dugula. Bizi dugun ziurgabetasun egoera honetan, prezioak etengabe gorantz doaz eta gure poltsikoak sufritzen ari dira. Bada, hona hemen etxeko ekonomia […]

    Lea más

    Euskara ikasleei Labore Oarso herri-proiektu zabalaren aurkezpena

    /

    Ze poza AEKko kideen bisita jaso eta euskara ikasten horrenbeste pertsona eta horrelako aniztasuna dagoela ikustea. Milesker egiten duzuen lanarengatik!! Bisitan etorritakoei Labore Oarso proiektua azaldu genien bere osotasunean. Batzuk […]

    Lea más

    Udaberriko arropa-truke azoka

    /

    Maiatzaren hasieran Udaberriko Arropa Truke Azoka egin genuen, udazkenekoan bezala hitzaldi gela itxuraldatu genuen 2. eskuko dendaren itxura emanez eta liburuen txokoan aldagelak atonduz. Hitzordua aitzaikiatzat hartuta Oiartzun Irratian izan […]

    Lea más

    Laborezainon Batzar Orokor parte-hartzailea

    /

    Dagoeneko hasi gara aurtengo bazkideon Batzar Orokorrean hitz egin genituen kontuen inguruan lanean. Aurtengoa sekula baino parte hartzaileagoa izan zen eta oso eskertuta gaude. Bertaratzerik izan ez zenutenoi maiatzeko buletinarekin […]

    Lea más

    Elikadura eta lurraren etorkizuna hitzaldi mamitsua

    /

    Apirilaren amaieran Jakoba Errekondo izan genuen gurean Elikadura eta lurraren etorkizunaren inguruko harremana aztertzen. Liburu ireki baten modukoa da Jakoba, gustora egon ginen bera aditzen, aho-bilorik gabe jardun zen. Badakizu […]

    Lea más

    Ehungintzaren inguruko lanketak Oreretako ikastetxeetan

    /

    Moda azkarraren ondorioz, sekulako arazoa dago arroparekin, bai saldu gabe geratzen denarekin eta baita edukiontzietara botatzen dugunarekin ere. Emauseko kideek azaldu digutenez astero toneladak jasotzen dituzte Gipuzkoan soilik. Ehungintzaren lanketa […]

    Lea más

    Bertako tipuliñak hemen dira

    /

    Udaberriak aurrera egin ahala, tipulinak ere biltzen hasi dira bertako laborariak. Begira zer nolako itxura duten!!! Entsaladak prestatzeko osagaiak piskanaka hasi dira ugaritzen inguruko baratzeetan. Hala ere, udako erregina den […]

    Lea más

    Bertako baben sasoia

    /

    Hasi gara Oiartzungo aurreneko babak jasotzen. Badakizue denboraldia aski laburra izaten dela beraz, baliatu aukera. Udaberrian bestelako lekaleak gure dietan sartzeko aproposak dira.

    Lea más

    Elikaren aldeko kamisetak

    /

    Elikaren kamiseta berriak ditugu salgai. Kolore desberdinak dituzue aukeran. Bildutako dirua Elikako kideek traktorearentzat apero berria erosteko baliatuko dute. Tresna horrek baratzeko lan batzuk mekanizatu eta lan batzuk arintzea (belar […]

    Lea más

    Palestinako espeziak

    /

    Ekialde Hurbilean ezinbestekoa den espezie nahasketa eskuratu berri diegu Palestinako laborariei bidezko merkataritzaren bidez. Za’atarra Ekialde Hurbileko espezien nahasketa bat da, batez ere sumaka, ezkai lehorra/hisopo/oreganoa eta sesamo txigortua konbinatzen […]

    Lea más

    Liburuen truke txokoa

    /

    Guk eguneroko irakurketarekin gozatzea maite dugun arren, apirilaren 23an Liburuaren Eguna izaki, aitzakia baliatu nahi izan genuen Laboreko goiko solairuan zuentzat atonduta dugun Paperezko Ametsen Txokoaz oroitarazteko. Bertan liburuei 2., […]

    Lea más