facebook instagram youtube
  • Zerba gorri eta laranja mermelada

    Laboren eskuragai

    • Zerba gorria
    • Laranja
    • Kanela

    OSAGAIAK

    • 500g zerba gorri
    • 3 laranja
    • Kanela zotz pare bat
    • Banila leka pare bat

    PRESTAKETA

    Zerba gorriak moztu eta garbitu, hostoa eta zurtoinaren zati bat besterik ez dugu beharko.

    Ondoren lapiko batean ura egosten jarri, eta bor-borrean dagoelarik zerbak gehitu.

    10 minutu geroago laranja bakoitza zortzi pusketan moztu, eta egosten jarri baita (azala eta guzti).

    Bost-hamar minutu pasata, laranja mamia azaletik banatu (laranja azalak gorde). Laranja mamiak, zerba gorriekin, kanela zotz eta banila lekekin batera su indartsuagoan egosten ditugun bitartean, laranja azalak irabiagailuaren laguntzaz txikituko ditugu.

    Dagoeneko zerba gorriak bigun-bigun egongo direnez, lapikoan egosten zeuden osagaiak laranja azal irabiatuarekin nahasi eta berriro irabiatuko ditugu.

    Mermelada potoetan jarri eta hutsean gordeko dugu.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Zerba gorria ohiko zerba baino gozoagoa izanik, errezeta gozoak egiteko aukera izan daiteke. Eta gozo-gozoa izatera iristen ez denez, zapore gozoagoko fruta batekin nahastea komeni da. Emaitza mermelada goxo hau izanik.

    Askok jakingo duzuen bezala, laranja azala baita erabiltzea komeni da. Testura sendoagoa emateko balio baitu, eta baita kontserbante natural gisa.