facebook instagram youtube
  • Xirrist xixtera

    Eskutik kooperatiba saratarrak, xirrista tresna sortu berri du, Joko Garbira gazte eta haur gehiago gerturatzeko xedearekin. Horretarako gaiztain egurrez egindako xistera edo tresna arin, merkeago eta iraunkor bat sortu dute. Eguberri hauetan zuen haurrentzako opari desberdina baina apustu ziurra izan daiteke, ez duzue uste?

    Oparien Txokoan duzue eskuragai eta baita zesta-puntan aritzeko pilota berezia ere.

    Begira nola gozatzen duten haurrek xirristekin jolasean.