facebook instagram youtube
  • Paperezko ametsak

    Paperezko Ametsen Txokoan genituen haur eta gazteentzako liburu mordo bat eraman dituzte azken egunetan Mirentxuk eta Abarka GKE kideek. Euskarazko liburuak Seaskan euskara eta literaturako ikasleei bideratuko zaizkie eta gaztelerazkoak berriz, Kamerun mendebaldeko Mubanga izeneko herrixkako eskolan liburutegia sortzeko erabiliko dira. Ingelesa ikasteko material didaktiko mordoa genuenez, horiek ere Kamerunera bidaliko dira.

    Milesker bere garaian Paperezko Ametsen proiektuak eginiko deialdiari erantzun zenioten guztioi!! Liburu saldo politari bigarren bizitza bat ematea lortu dugu!!