facebook instagram youtube
  • Sagar ekologikoen kanpaina

    Amaiurko lurretan ditu sagarrondoak Luisak, Kisua baserri inguruan. Datorren astean Crimson barietateko sagar ekologikoak eskainiko dizkigu. Kaxa osoa eskatu beharko duzue, 8,5kg izaten ditu bakoitzak, baina Dendan izaten duguna baino prezio merkeagoan eskuratu ahal izango duzue.

    Crimson sagarrak kolore gorri distiratsua, mami argia eta zapore exotikoa du. Sagarra oso fruta osasuntsua denez, zure eguneroko dietan sartzera animatzen zaitugu. Besteak beste, ilea eta azazkalak indartzen ditu; oroimena hobetzen du; antsietatea baretzen du; kolesterola murrizten du; defentsak sendotzen ditu; eta pektinak heste-traktua errazten du.

    18€/8,5kg-ko kaxa

    Gutxieneko eskaera: 8,5kg

    Eskaerak: URRIAREN 22ra arte, igandea

    Jasotzeko: URRIAREN 25ean, asteazkena

    Zuen artean oso fruta kuttuna denez, aurten estreinakoz kanpaina egingo dugu zuetako batzuk horrela eskatuta. Animatu eta egin zuen eskaera!!