facebook instagram youtube
  • “Zure platerean hasten da mundua” dokumentalaren proiekzioa

    Datorren URRIAREN 19an Oiartzungo LANDETXE kultur aretoan Zure platerean hasten da mundua DOKUMENTALA proiektatuko dugu. Ondoren gure ekoizleetako batzuekin solasaldia egingo dugu. Doakoa izango da eta herriko ikastetxeetan agroekologia eta elikadura sistemen inguruan aste horretan bertan egingo dugun lanketarekin uztartuko dugu.


    Bizi dugun krisi ekosozialak gure bizi ohiturak errotik aldatzea eskatzen digu. Proiektu honetan iraultza horri ekiteko ezinbesteko osagai bat aurkezten dizugu: Agroekologia.


    Ez dira elikagai ekologikoak bakarrik! Bertako eta garaiko produktuak dira, bidezko eta gertuko tratuan oinarrituak. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bide bat. Horren alde ari gara egunerokoan lanean Laboren.


    Zatoz eta gonbidatu zure ingurukoak!!