facebook instagram youtube
  • Pate begetal berriak

    Ba al dakizu pate begetal eta saltsa berriak ditugula? Haizeak Gamiz-Fikan duen Olatxuko baserrian modu agroekologikoan eginak dira, prozesuaren atal bakoitza zainduz, fruta eta barazkien ekoizpenetik hasi eta produktu eraldatuak plazaratu arte. Urtaro bakoitzean zapore desberdinak dastatzeko aukera emango digu. Momentuz zazpi pate eta bi saltsa ekarri dizkigu:

    • Espinaka eta mahaspasa patea
    • Berenjena eta tomate patea
    • Kalabaza eta ziape patea
    • Perretxiko patea
    • Azenario eta kurri patea
    • Berakatz fresko patea
    • Porru eta urrutxe patea
    • Sagar eta sesamo gazigozo saltsa
    • Saltsa mina (barbakoa saltsaren estilokoa)

    Olatxuko laboreei esker, pate begetalen eskaintza nabarmen hobetuko dugu, orain arte Roquefort eta Pikillo moussak soilik baikenituen.

    Baliatu aperitibo zein ogitarteko osasuntsuak prestatzeko!