facebook instagram youtube
  • Elkartasunak badirau

    Elikagai eskegiak zuen eskura egoten jarraitzen dute. Hartu edo eman, eman edo hartu, beharraren arabera, erabateko konfiantzan. Ez al da ederra komunitateak sustengatzen gaituela jakitea? Guk elkar zaintzan sinisten dugu, indibidualtasunetik haratago komunitatearen indarrean, gure arbasoek egin bezala. Elikagai eskegien tresna martxan jarri genuen joan den udazkenean eta erabilpena ematen diozuen bitartean elkartasun bide honetan sakontzen jarraituko dugu.