facebook instagram youtube
  • NAFARROAKO GEREZI EKOLOGIKOEN KANPAINA

    Aurten Nafarroako gerezi ekologikoak eskuratu ahal izango ditugu. Karkar udalerrian urteetako nekazari ibilbidea duen familia txiki batek ekoitziak dira. Esan digutenez, klase desberdinak dituztenez uzta San Ferminak arte luzatzeko moduan izango dira. Lehen deialdiaren arrakastaren arabera saiatuko gara aurten beste deialdi bat ere egiten. 

    Gerezien denboraldiak oso gutxi irauten du eta gure artean oso fruta estimatua denez, kanpainan parte hartzera animatzen zaituztegu. Gogoratu kanpainetan parte hartuz, zuen erosketa konpromisoaren bitartez eskaera potoloak egiteko moduan izaten garela eta beraz, ekoizleei laguntzeko modu eraginkorrena dela, ekoizpenaren zati handi baten merkaturatzea bermatzen baitiogu ekoizleari aldez aurretik.

    Beti bezala uzta jaso bezain pronto ekarriko digute Laborera, bazkideok lurrak ematen dituen garaian garaiko kalitatezko fruitu freskoak gozatzeko aukera izan dezagun.

    Kanpainan eskaera egiten ez duzuenok ere kalitate ezinhobeko elikagai hauek dastatzeko aukera izango duzue baina kanpainan baino prezio garestiagoan eta izakinak amaitu arte. Dendarako ere kilo batzuk eskuratzen saiatuko garen arren, interesa baduzue, eskaera egitera animatu nahi zaituztegu, batere gabe ez geratzeko.

    Eskaerak bi formatutan egin ahal izango dituzue, 2kg-ko kaxetan edo 5kg-kotan. Beraz, horien multiploak eskatu ahal izango dituzue.

    Gereziak: 6,5€/kg

    ESKAERAK egiteko azken eguna: EKAINAK 9, ostirala.

    JASOTZEKOEKAINAREN 13an, asteartea, 12:00etatik aurrera.

    Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila laborezain@laboreoarso.eus helbidera edo Dendan jakinarazi.

    Animatu eta egin zuen eskaerak!!