facebook instagram youtube
  • Glutenik gabekoen txokoa

    Azken asteetan Dendako altzarietan aldaketak egiten ibili gara. Batetik, glutenik gabeko produktuei espazio berezia emateko eta bestetik, produktuak hobeto antolatzeko bai apaletan eta baita kokapen aldetik ere. Zukuak, fruitu lehorrak eta zizka-mizkei espazio gehiago esleitu diegu, Joseneako infusioak ere hobeto antolatu ditugu (alfabetikoki ordenatuta daude, batetik, pisura eta bestetik, piramideak eta Herbes del Moliko belarren ondoan daude), glutenik gabeko zerealak, gozoak, ogia eta pasta bereizita kokatu ditugu.

    Glutenik gabeko pastaren eskaintza hobetzea epe laburreko helburuen artean dugu, joango gatzaizkizue kontatzen. Ikusiko zenuten Castagno markako pastak ez ditugula lekuz aldatu, izan ere, lantegi berean glutena duten produktuak elaboratzen dituzte eta beraz, kutsadura gurutzatua izateko arriskua dute.

    Orain piskanaka aldaketa barneratzea egokituko zaizue. Eskerrik asko egunerokoan hobetzen jarraitzeko auzolanean aritzen zareten bazkideei!! Zuen inurri lana altxorra da guretzat!!