Urriak aurrera egin ahala, neguko gero eta fruta gehiago jasotzen hasi gara. Valentziako Carmenek modu agroekologikoan ekoitzitako MANDARINAk ere jasotzen ditugu astero. Okitsu barietatekoak dira, kanpotik berdeak izan arren, mamia laranja dute. Guk dagoeneko dastatu ditugu eta oso zaporetsuak dira, mundialak!!