facebook instagram youtube
  • Kuien garaia

    Dagoeneko hasi gara bertako kuia ekologikoak jasotzen inguruko nekazariengandik: Potimarroia, Gernika eta Kakahuete barietatekoak dituzue aukeran. Osorik zein xerretan eskuratu ditzakezue. Batzuk kanpotik berdeak izan arren, guztiek dute mami laranja. Hornitzaile nagusiak Elika Kooperatiba, Arraztalo-Oiartzungo Gaixo Psikikoen Elkartea- eta Etxetxo Barazkiak ditugu.

    Urte sasoiaren arabera, baratzeko fruituak aldatu ahala, pixkanaka gure sukaldetan errezeta berriak prestatzen hasteko aukera emango digu. Ohiko moduez gain, labean prestatuta zein bizkotxa prestatzeko egokia da.