facebook instagram youtube
  • Artilezko zapatilak

    Negua iritsi dela dirudien honetan, etxean goxo egoteko dagoeneko jaso ditugu aurtengo ARTILEZKO ETXEKO ZAPATILAK, aurten gainera modelo berriak egin ditu Rakelek. Horrenbeste maite dituzuen artilezko plantilak ere iritsi zaizkigu.

    Zapatila itxi eta irekien modelo bana duzue aukeran eta lagin moduan botinak ere ekarri ditugu, horiek eskuratu nahi izanez gero, enkargupean ekarriko dizkizuegu. Plantilei dagokienez, ez ditugu taila guztietakoak jaso baina Rakelek esan digunez, salgai ditugunak baino txikiagoak nahi izanez gero, dagoen taila eskuratu eta zuek moztu dezakezue zuen neurrira, prezio bera baitute.

    Zabortegietan bukatzen duten tonaka artileri irteera emateko sortutako proiektua da Artilea Mundura. Zapatilak behar izanez gero, badakizu, egin ekonomia zirkularraren alde!!