facebook instagram youtube
  • Inbentarioa auzolanean

    Urtero legez, aurten urte amaieran Dendako produktu guztien kontaketa egin genuen. 1.700 produktu inguru ditugunez, bere denbora ematen digu eta aurten auzolan deialdi zabala egin genizuen 15-20 lagun biltzeko helburuarekin. Bada, azkenean 19 lagun bildu ginen eta pare bat ordutan guztia kontatzea lortu genuen, ondoren etorri ziren kontatutakoa sistemara pasatzeko lanak. Aurten kontaketa xamurragoa izan da, produktu gehientsuenen zerrendak aldez aurretik prestatu eta ordenean jarri genituelako, aldiz, kontaketa sisteman islatzeko prozesuan hobekuntzak egiten ahaleginduko gara, ordu mordoa joaten baitzaigu horretan.

    Milesker urte bukaeran inbentarioa egitera gerturatu zineten Laborezain guztiei!! Ohiko laguntzaileez gain, aurpegi berri ugari izan genituen gure artean. Eskertzekoa da auzolan deialdiei erantzun eta proiektuaren alde zuen hondar alea jartzeko zuen prestutasuna. Eskerrik asko bihotzez!!