facebook instagram youtube
  • Jaiegunetako ordutegia

    Abenduak 24: 10:00-13:00

    Abenduak 29: 9:30-13:30 / Arratsaldez ITXITA inbentarioa egiteko.

    Abenduak 31: 10:00-13:00

    Urtero egin behar izaten dugun moduan, aurten ere Dendan ditugun produktu guztien kontaketa egin behar dugu urte bukaeraren bueltan. Normalean larunbat arratsaldean egiten dugu baina aurtengo egutegia ikusita, ezinezkoa zaigunez, abenduaren 29an, osteguna, arratsaldean egingo dugu. 15:00etan hasiko gara eta 2-3h beharko ditugula kalkulatzen dugu, biltzen garen bazkideon araberakoa izango da. Horregatik, zuen laguntza eskatu nahi dugu, 15 bat bazkide behar baititugu. Prest bazaude laguntzera etortzeko, jarri gurekin harremanetan faborez (laborezain@laboreoarso.eus helbidera idatzita edo Dendan jakinarazita).