facebook instagram youtube
  • Oparien Txokoa erretiratua

    Joan den astearen hondarrean desmuntatu genuen aurtengo oparien txokoa, urtero saiatzen gara zuei irizpideez kontsumituz bestelako opariak egiteko aukera eskaintzen eta aurtengo protagonistak herriko artisau eta sortzaileak izan dira. Haien partez, eskerrak eman nahi dizkizuegu aurtengo Gabonetan bertako sortzaileak aukeratzeagatik eta zuen etxeetan txokoren bat egiteagatik haien sorkuntzei.

    Oparien Txokoan genituen produktuetatik honakoak oraindik ere eskuratzeko aukera izango duzue bolada batez:

    • Artilezko zapatila eta plantilak (Artilea Mundura)
      • Itsas-lapurretan eta Amaiurren girotutako karta-jokoak (Trikuharri Elkartea-Ekaitz)
      • Sendabelar baratzea liburua (GarbiƱe Larrea)
      • Kortxozko boligrafoak (Bizi Slow)
      • Hiku Miku Ziriku ipuina (Lezoko Trapujale Inauteri Taldea)
      • Bideak liburu-dokumental-bertso musikatuak