facebook instagram youtube
  • Hobekuntzak Dendan

    Egunetik egunera gurean erosketa egitea zuentzat erosoagoa izan dadin aldaketatxoak egiten ibili gara azken asteetan.

    Hainbat fruitu lehor, espezie eta infusio granelera eskaintzen dizkizuegu eta orain arte kristalezko ontzi handietan genituen baina ez zen batere erosoa erosketa egiteko, espazioa txukun mantentzea zailtzen zuen eta burruntzilien artean ere nahasketa egoten zen sarritan. Horregatik guztiagatik eta zuen eskaerari ere erantzunez, altzari berria egin du Mantenimentuko azpi-batzordeak. Ontzi inoxidableak eskuratu ditugu tapa gardenarekin eta bakoitzak bere pala izanik(fruitu lehorrentzat neurri estandarrekoak eta espezie eta infusioentzat txikiagoak). Altzaria ere orain arte baino altuera handixeagoan kokatu dugu, erosoagoa izan dadin.

    Ea gogoko duzuen. Egin ontziak gutxitzeko ahalegina eta erosi pisura!!