facebook instagram youtube
  • Batzar Orokorra 2024

    Joan den ostiralean, martxoak 22, bazkideon 2024ko Batzar Orokorra egin genuen. Honako gai-ordena izan zuen bilkurak:

    1. 2023ko mugarriak
    2. Egindako inbertsioak eta 2024rako aurreikusitakoak
    3. Labore datuetan
    4. Balantze ekonomikoa (2023)
    5. 2024rako helburu eta lan-ildoak
    6. 2024rako aurreikusitako kanpo-ekintzak
    7. Labore proiektuaren transmisioa eta barne elkartasuna (taldekako ariketa)
    8. Norberak dakarrena

    Arratsalde emankorra izan zen, elkarrekin pentsatuz hemendik aurrera eman beharreko urratsak. Bertan hartutako erabakietako bat 2024an bazkide kuota 50€tan mantentzea izan zen. Zuen babesak lanean jarraitzeko indarra eman zigun. Baditugu harro egoteko nahikoa arrazoi!! Urratsez urrats egunerokoan bagoaz aurrera benetako alternatiba eraikitzen, datuak ditugu horren lekuko.

    Aurten fokua Labore Denda bat baino askoz gehiago delan jarri dugu, badakizu guzti hau ere egiten dugula?:

    • Irabazi asmorik gabeko elkartea
    • Helburua: elikadura osasuntsua Oarsoaldeko herritar guztientzat eskubidea izatea, kontsumo kultura berria sortzeko asmoa
    • Lehenengo sektorea bultzatzeko sortua, ahalik eta jende gehien nekazaritzatik modu duinean bizitzeko egitasmoa
    • Elikadura burujabetzaren alde lanean (Klima Aldaketaren aurka gakoa). Agroekologia
    • Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubiak eraikitzen
    • Sektorearen trakzio lana: eskaera sortu, merkaturatze kate laburra eskaini, ekoizpenaren plangintza, saretzea.
    • Eskoletako jangelen transformaziorako bideragarritasun planak egin eta bidelaguntza
    • Lurraldetasuna lantzen dugu produktuen eskaintzarekin
    • Errigoraren eskualdeko koordinazioa
    • Euskal Herriko antzeko proiektuei bide-laguntza eskaini
    • Oarsoaldeko Garapen Agentziak bazterketa sozialeko arriskuan dauden epe luzeko langabetuekin sukaldaritzako saioak Laboren
    • Oiartzun, Oarsoaldea eta Bidasoaldeko ikasleen bisitak jaso: ekonomia sozial eraldatzailea, elikadura-sistema, agroekologia, etab.
    • Euskararen arnasgunea gara, euskaratik eta euskaraz funtzionatzen dugu. 2021ean Oarsoarrak Saria.
    • Hezkuntza lana, sentsibilizazioa eta dibulgazioa egin, kontsumitzaileen ahalduntzea
    • Kanpo-ekintzak: hitzaldiak, sukaldaritzako ikastaroak, liburu-aurkezpenak, azokak,…
    • Sendabelarren inguruko herri jakinduriaren transmisioari begirako saioak antolatu
    • Gizarteko eragile desberdinekin elkartasun kanpainak
    • Zaintza: Osasuna, ingurumena, giza-harremanak, ekonomia, gihar soziala, etab.
    • Kapitalismoaren aurrean alternatiba erreala

    Momentu honetan 1.505 produktu eskaintzen dizkizuegu (garaiaren arabera barazki eta frutak aldatuz doaz):

    Egiten ari garen lana bere fruituak ematen ari da. Milesker gure bidelagun zareten guztioi!!

    Aurten ere inurri lanean jarraituko dugu etorkizunari begira proiektua garatu eta zabaltzeko bidean urratsak hausnartu eta ematen, elikagai-eskegiak birpentsatzen, eskualdeko jangelen transformazioa akuilatzen, nekazaritza lanbide aukera erreala izan dadin eragiten eta Oiartzungo Elikadura-Mahaian dagokigun rol garrantzitsua asumitu eta ekarpena egiten.

    Milesker hitzordura etorri zineten Laborezainei!!