facebook instagram youtube
  • Eskaintzen ditugun produktuen analisia

    Laboren urtean zehar 1.600 produktu inguru eskaintzen dizkizuegu gaur egun baina 2017an Denda ireki genuenean soilik 250 erreferentzia genituen. Gure eskaintza zabaltzen joan gara dela Laboreren beraren ekimenez, dela bazkideek eskatzen duzuelako edo dela ekoizleek produktu berriak eskaintzen dizkigutelako. Produktu horien herena baino gehiago freskoak dira eta erdiak prozesatu edo eraldatuak dira. Produktu horiek baloratzeko errubrika bat diseinatu genuen Produktu Taldeko kideok, Laboren garrantzitsutzat jotzen ditugun irizpideak edo balioak baloratzen saiatzeko. Sei irizpide horiek honako hauek izan dira: distantzia, ekologikoa den ala ez, bitarteko bidez erosten ditugun ala ez, zein ontzia motetan datozen, eraldatze-maila eta nutrizio-osaera.

    Produktu Taldeko kide Maria Manera nutrizioan adituak kontatzen digu honako bideoan egindako lana, ateratako ondorioak eta finkatutako lan-ildoak.

    Distantziari dagokionez, zenbait arazo izan ditugu baloratzerakoan, kasu batzuetan lehengaiak nondik zetozen jakitea zaila zelako, eta horregatik erreferentzia gisa hartu behar izan dugu enpresaren egoitza soziala. Ekologikoa izan ala ez, ekologikoa ez zenean, integratua ala konbentzionala zen ere baloratu da; bitartekariak zeuden ala ez baloratu da, eta azkenik ontziak. Eraldaketa mailari dagokionez, freskoak, ahalik eta gutxien prozesatuak edo ultraprozesatuen artean sailkatu da.

    Nutrizio-osaeran, berriz, azukre, gatz eta koipe motak baloratu dira sakonago. Eta azterketa horretatik balio batzuk atera dira, eta balio horien bidez Laboreren balioekiko atxikimendu handiena duten produktuak identifikatu nahi izan ditugu. Eta puntuazio ona lortu ez zutenekin 40 inguru, lanean ari gara Laboreren eskaintza kualitatiboki hobetzeko eta koherentzia horretan aurrera egiteko zer puntu hobetu ditzakegun identifikatzeko. Momentuz, okerren baloratutakoen zerrenda 29ra jaistea lortu dugu. Dendan jarri dugu puntuazio ona lortu ez duten baina oraindik eskaintzen dizkizuegun produktu horien zerrenda.

    Zer estrategia erabili dira irizpideak betetzen ez zituzten edo gutxiago betetzen zituzten produktuekin? Kasu batzuetan eskaintzatik erretiratu dira, hala nola Himalaiako gatza, azenario bizkotxoa, Urrutia pastak,… Beste kasu batzuetan, barietatearen eskaintza murriztu egin da produktu-sorta horren barruan, hala nola opiltxoen edo moldeko ogiaren kasuan. Eta, azkenik, aldaketarako aukerak aztertu dira ekoizlearekin batera, gaizki baloratutako itemen ekoizpenean txertatzeko; adibidez, Lumagorriko ontziak edo Zuaitzoren produktuek dituzten olio-mota eta gatza. Eta orain mahai gainean daukaguna da nola komunikatu egindako balorazioaren ondorioak eta hartutako erabaki horiek. Horretarako, Komunikazio Taldearekin batera lanean hari gara Laborezainei erabaki horiek nola komunikatu zehazteko, betiere aldaketak ulertuak izan daitezen eta pedagogia egin eta eraldaketarako gaitasuna izan dezaten.

    Lehen urrats gisa, zigilu edo eraunskailu batzuk diseinatu ditugu, baloratu ditugun aldagai bakoitzeko bat, eta ideia aldagai mota bakoitzean okerren baloratutako produktuen gainean arreta ematea da, okerren baloratuta dauden produktuen gainean hausnartu eta sentsibilizazio lana egiteko. Tarteka eraunskailuak lekuz aldatzen joango gara, aldagai bakoitzeko (azukrea, gatza, olio-mota, distantzia eta ontzia) produktu bakarra egon dadin nabarmendua tarte horretan. Hauek dira eraunskailu desberdinak:

    Horixe, Laboreko Produktu Taldeak zuen osasasunaren zaintza burutzeko proposatzen duen ariketa praktikoa.