facebook instagram youtube
  • Emakume kirolari bide-urratzaileak

    Aurten Oiartzungo Kirol Astearen barruan hiru emakume kirolari eta bide-urratzaile izan genituen gurean: Trini Cornellana, Nekane Urkia eta Txitxi Orbegozo. Larraitzek gidatutako saioa benetan inspiratzailea izan zen!! Bertan alpinismoaz, txirrindularitzaz eta abentura-bidaiez jardun ziren baina baita bizitzaz ere. Mezu borobilarekin amaitu zuten saioa: adinak axola izan gabe, gorputza entzun, zaindu eta ohitura onak hartu, konfort zonatik irtenda piska bat gehiago ahaleginduz egunerokoan eta, bereziki, orainean egiten duzunarekin gozatu!!

    Eskerrik asko zuen bizipen eta esperientziak gurekin partekatzera etortzeagatik!!