facebook instagram youtube
  • Agroekofeminismoa: Elikadura osasuntsua zaintza da

    Aurtengo Amalur Sarien banaketan Etxaldeko Emakumeen Kolektiboko Amets Ladislao izan genuen gurean Agroekofeminismoari buruz hizketan. Kontatu zigun ideietako bat elikadura osasuntsua diskurtso feministan zaintzaren baitan ulertzea Etxaldeko Emakumeen lorpena izan dela da. Ordu erdi eskaseko hitzaldi mamitsua eman zuen Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian, gure diskurtsoa edukiz janzteko ezinbestekoa. Hartu tartetxo bat hitzaldia entzuteko.

    Datorren azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrean zaintzan jarriko da fokua, zaintzeko eta zainduak izateko dugun eskubidean, zaintzen krisia erdigunera ekarriz. Datorren asteko greba kontestualizatu eta girotzen joateko ez galdu, elkarrizketa hau.