facebook instagram youtube
  • Txekor tripakiak

    Laboren eskuragai

    • Piperra
    • Tipula
    • Porrua
    • Baratxuria
    • Tripakia
    • Perrexila

    OSAGAIAK

    • 2kg txekor tripaki fresko
    • 2 tipul
    • 2 porru
    • 1 piper gorri
    • 2 piper berde
    • 6 baratxuri ale
    • Perrexil xehatua

    PRESTAKETA

    Moztu tripakiak “pila karratu” forma emanez, ondo garbitu eta lapiko bete uretan egosten jarri (hasieran ur hotzetan).

    Irakiten hasten denean sutik erretiratu eta xukatu. Berriro ere ondo garbitu ur fresko eta ozpinarekin.

    Aurrekoa beste bitan errepikatu. Hor baitago tripaki goxo batzun koska.

    Presio eltzean edo zartagi zabal batean, barazki guztiak ondo ondo xehatuta jarri tripakiekin batera. Frijitzen hasten denean, gatza eta ura gehitu (3-4 behatz gainditu arte).

    Tapatuta sukaldatzen utziko dugu su ertainean (presio eltzean 2-3 orduz, edo zartagian ura xukatu arte).

    Tomate saltsa edo salda apur batekin azken 10 minutuz egosi.

    Sua itzali eta estalita beste ordu pare bat erreposoan utzi, beti ontzen baitira.

    IRUZKIN DIETETIKOA

    Denbora eskaini behar bazaio ere, txekor tripaki errezeta hau ikaragarri goxoa iruditu zaigu. Izan ere, tripaki on batzun koxka hor dago: denbora behar dute. Patxadaz eta pazientziaz sukaldatu behar dira, hirutan egosiz, eta denbora luzean su ertainean sukaldatzean.